Usurbilgo Udalak ontzi arinak/plastikoa eta papera/kartoia biltzeko poltsak banatuko ditu martxoaren 1etik aurrera

Joxe Mari Iribar, ingurumen zinegotzia eta Ibon Goikoetxea ingurumen teknikaria poltsen aurkezpenean (Arg.: Usurbilgo Udala)

Usurbilgo Udalak ontzi arinak/plastikoa eta papera/kartoia biltzeko poltsak banatuko ditu. Poltsa hauekin, udalak atez ateko bilketa hobetzea lortu nahi du, herritarrentzako erosoago bihurtuz eta bilketa txukunago egitea erraztuz. Covid19-a dela eta, banaketa berezia egingo dela jakinarazi du udalak: otsailaren 22tik aurrera herritarrek poltsa hauen eskaera egin dezakete eta martxoaren 1etik aurrera hasiko dira banatzen.

Udalaren esanetan atez ateko bilketa hobetzearekin batera, herritar guztiek hondakinak uzteko herriko zintzilikailura egokitutako poltsa berrerabilgarriak izatea da helburuetako bat: poltsa horia ontzi arinentzat eta poltsa urdina papera eta kartoiarentzat.

Helburua bilketa eraginkorra egitea

Hondakinak zabor poltsarik gabe atera ahal izatea ere posible izango da aurrerantzean, hondakinak murriztea ahalbidetuz. Helburu horiek guztiek, hain zuzen ere, bat egiten dute udalak urteetan landu duen Usurbil 0.0. hondakinen prebentziorako eta kudeaketarako programarekin: “Uste dugu denbora luzean hainbat buruhauste eman dizkigun kontu bat gainditzeko balio ahal izango dutela poltsek. Hondakin guztiak zintzilik jartzea nork bere zintzilikailuan, eta ez lurrean. Lurrean utzita, euria edo haizea egiten duen egunetan hondakinak sakabanatu egiten dira, eta bilketa eraginkorra izatea zailtzen du”.

Poltsen ezaugarriak

  • Poltsen kirtenak desberdinak dira: bata luzea, eta bestea motza.
  • Lehenengo, kirten motza sartu behar da zintzilikailuan, eta, ondoren, luzea: horrela, poltsa zuzen eta ondo lotuta gelditzen da, bilketarako egoki eta bizilagunen espazioa errespetatuz. Izan ere, ohikoa izaten da aldameneko edo inguruko zintzilikailuetako bizilagunei traba egitea, eta poltsa hauek propio diseinatu dituzte trabarik gabe jartzeko zein lurrean ez utzi behar izateko.
  • Usurbil 0.0.ren irudia eta identifikazio txartelak kanpoko aldean gelditu behar dute.
  • Poltsek 34 litroko edukiera dute (ohiko zabor poltsak 30 litrokoak izaten dira).
  • Berrerabilgarriak dira: etxean garbi daitezke eskuz zein garbigailuan.
  • Etxebizitza bakoitzari ontzi arinak eta papera zein kartoia biltzeko poltsa bana banatuko zaio.

Nola egin dezakegu eskaera?

Lehenengo, eskatu egin behar dira, otsailaren 22tik (astelehena) aurrera. Aukera ezberdinak daude:

  • 900 776 776 telefonora deituta
  • Whatsapp mezu bat bidaliz 606 501 024 zenbakira,
  • atezate@usurbil.eus helbidera idatzita.

Martxoaren 1etik aurrera banaketa

Martxoaren 1ean hasiko dira banaketa egiten. Eskaera egin duen herritarrak bere zintzilikailuan aurkituko ditu poltsak, bere identifikazio txartelekin. Astean behin egingo dute banaketa, astelehenetan, aurreko aste osoan jasotako eskaerei erantzunez. Azalpen guztiak bideo batean eman ditu Amaia Martiarena Lamuedra Atez Ateko hezitzaileak, euskaraz (behean) zein gaztelaniaz (klik).

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.