Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak antolatuta, ‘Sagarrondotik sagardora 2021’ zikloaren barruan, sagastien neguko kimaketa eta ongarriketaren inguruko ikastaroa eskainiko da. Ikastaroa otsailaren 26an (ostirala) egingo da, Potxoenean, 15:30ean.
Ikastaroan, neguko inausketa mota desberdinak eta bere helburuak azalduko dira: ekoizpenaren hobekuntza, arbolaren erregulazioa fruta adarrak sortuz, airea eta argitasuna bilatu, adarrak berritu… Ongarriketa desberdinen helburuak eta bere aplikazioak ere aztertuko dira. Inausketa praktikak Usurbilgo sagastietan egingo dira. Aitor Etxeandiak, Nekazaritza Ingeniaria, emango ditu azalpenak.
Izen-ematea
- 15 euro
- usurbilkultura.eus
- alkartasuna@usurbil.com
- alkartasuna.eus/euskara/produktuak/ikastaroak
- 943 361 114 telefonora deituta.