Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak eskatuta, Zubietako erraustegian hondakin industrialak ere erreko dira

Zaldibarko zabortegia

Amaia Barredo Martínek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailburuordeak, ebazpen baten bidez onartu egin dizkio GHKri (Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa) Zubietako (Donostiako) erraustegiaren Ingurumen Baimen Bateratuan egin nahi zituen aldaketak. Ondorioz, Zubietako erraustegian hondakin industrialak ere erretzeko aukera egongo da, nahiz eta berez hiri hondakinak erretzeko zeukan baimena. Jaurlaritzaren ebazpenak “aldaketa ez-funtsezko” gisa izendatu du hondakin industrialak erretzea:”Ingurumen baimen bateratua (IBB) aldatzea eskatzen duten ez-funtsezko aldaketatzat jotzen dira GHK-k egindako eskaerak”. Hau da Eusko Jaurlaritzak Zaldibarko zabortegiak eragindako hondakinen kudeaketaren krisiari emandako irtenbidea beraz.

Eusko Jaurlaritzaren erresoluzioa (gazteleraz): KLIK

Jaurlaritzak IBBa aldatzea onartu du, baina, aldaketa funtsezkoa ez denez, doikuntza horien tramitazioa bizkor egingo da, ez dutelako baimen bateratua hutsetik hasi behar. Zehazki GHK-k aldaketa hauek eskatu dizkio Jaurlaritzari: ontzi arinak, materia organikoa, papera, kartoia eta tamaina handiko hondakinen kudeaketa plantetako errefusak jaso ahal izatea Zubietan. Eta, horrez gain, tratamendu mekanikoetako hondakin nahasiak, industrialdeetako plastiko eta bestelako hondakin ez-balioztagarriak. Halaber, Zubietara eraman nahi dituzte erretze prozesu osoa egin gabe duten hondakinak eta zepak, errauste prozesua “osatzeko”. Eta, horiekin batera, labe azpiko errautsak ere jasotzeko baimena nahi du GHK-k. Aldi berean, hondakin arriskutsu gisa izendatuta daudenak ere kudeatu nahi dituzte Zubietan: besteak beste, ikatz aktibo erabiliak.

Zubietako erraustegia hiri hondakinak kudeatzeko azpiegitura da

GHK-k egindako eskaera ez dela funtsezkoa dio Jaurlaritzak, ez duelako aurreikusten eragina izango duenik osasunean, ingurumenean eta plantaren segurtasunean. Gogoan izan, Zubietako erraustegia hiri hondakinak kudeatzeko azpiegitura bat dela, eta haren erabilera esklusiboa dutela Gipuzkoako udalek (Usurbilgoa barne) eta mankomunitateek. Besteak beste, haien gain geratzen delako Zubietako erraustegiaren finantzaketa bere osoan. Izan ere, plantaren erabilgarritasunagatik 29 milioi ordaintzen da hilean, eta bakarrik bi milioi dagozkio sartzen diren hondakinak kudeatzeari.

Zubietako errautegia

Ebazpenean kontuan hartzeko puntuak

5 puntua: La norma determina que se entenderá que esta modificación puede tener efectos adversos significativos sobre el medio ambiente cuando suponga:

  1. Un incremento significativo de las emisiones a la atmósfera.
  2. Un incremento significativo de los vertidos a cauces públicos o al litoral.
  3. Incremento significativo de la generación de residuos.
  4. Un incremento significativo en la utilización de recursos naturales.
  5. Una afección a Espacios Protegidos Red Natura 2000.
  6. Una afección significativa al patrimonio cultural.

6. puntua: “A la vista de los criterios recogidos en la citada norma, no se considera que las modificaciones previstas puedan tener efectos negativos significativos sobre el medio ambiente, por lo que no se encuentran en el supuesto referido a las modificaciones recogido en el ámbito de aplicación de la misma”.

Planteamendu zehatzik ez

Industria hondakinak jasotzen hasteak planteamendu ekonomiko horretan nola eragingo duen ez du zehaztu GHK-k oraingoz, zeren enpresak hondakin sortzaile pribatuak dira. Haiek Ekondakini zuzenean ordainduko baliote, nabarmen handituko litzateke enpresaren etekina, baina horrek ez du esan nahi mankomunitateen ekarpena txikituko litzatekeenik. Hondakinak Gipuzkoatik bakarrik jasoko diren edo kanpotik ekartzeko aukera izango duten ere ez dute oraingoz zehaztu. Orain arte, GHK-ko arduradunek beti esan dute herrialdeko hondakinak bakarrik erreko dituztela Zubietan, baina aldaketa honek atea ireki diezaioke kanpoko hondakinak jasotzeari.

Eusko Jaurlaritzak Ekondakinen esku utzi du tratatzea aurreikusten diren hondakinen “hasierako karakterizazioa”, erabakitzeko ea erraustegian kudeatzeko modukoak diren edo ez. Hau da, enpresak erabakiko du zer industria hondakin erre daitezkeen.

Informazio gehiago

One thought on “Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak eskatuta, Zubietako erraustegian hondakin industrialak ere erreko dira

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.