Otsailak 13, Torturaren Aurkako Eguna: 40 urte Joxe Arregi kartzelan hil arte torturatu zutela

Otsailaren 13an (larunbata) 40 urte betetzen dira Joxe Arregi Izagirre kartzelan hil arte torturatu zutenetik. Urtero bezala, egun hau Euskal Herrian Torturaren Aurkako eguna izango da. Sortuk adierazi duenez, Euskal Herrian 5.657 tortura kasu izan dira 1960tik 2014ra, nahiz eta gehienak ez dauden ofizialki aitortuta. Zehazki, 4.755 gizon eta 902 emakume torturatuak, eta kasu gehienak 70-90 hamarkaden artean gertatu ziren. Datu horien arabera, Guardia Zibilak 2.248 tortura kasu eragin zituen, espainiar Poliziak 2.677, Brigada Politiko Sozialak 143, Ertzaintzak 407 eta frantziar Poliziak 53.

Joxe Arregi: “Oso latza izan da

joxe arregiMadrildik iritsi zen albistea, 1981eko otsailaren 4an: ustezko bi etakide atxilotu zituzten. Handik bi egunera jakin zen nor ziren bi lagunak: Isidro Etxabe eta Joxe Arregi. Biharamunean, beste hamazazpi atxilotu zituzten; horiei esker jakin zen torturen ostean Arregik esandakoa: “Oso latza izan da”. Atxilotu zutenetik bederatzi egunera hil zen Arregi, torturen ondorioz.

Iñaki Egañak (historialaria) emandako datuek erakutsi zuten torturak itzal luzea, ezkutua eta aitortu gabea duela: Madrilgo prentsak isilarazi bazuen ere, torturaren zantzuak begi bistakoak ziren. Lagun eta senideek euren begiekin ikusi zituzten. Eta argazkiak atera. Torturen berri eman zuen Santi Brouard medikuak; bainuontzia egin ziotela baieztatu zuen. Brouard GALek hilko zuen 1984. urtean.

Arregiren inkomunikazio aldian gutxienez 73 poliziak parte hartu zuten Arregiri galdeketa egiten eta torturatzen: “Guztien izenak ezkutatu zituzten, hamabirenak izan ezik, baina horietako bost baino ez zituzten atxilotu: Julian Marin Rios, Juan Antonio Gil Rubiales, Ricardo Sanchez, Juan Antonio Gonzalez eta Juan Luis Mendez Moreno”.

1983an egin zuten hirutik lehenengo epaiketa. Lehenengo bietan, bostak absolbitu zituzten. Azkenengoan etorri zen kondena, Gil Rubiales eta Marinentzat: “Lau hilabeteko espetxe zigorra jaso zuten bostetik bik. Eta bost egun soilik bete zituzten”. Arregik esan zuenez, amorrua sentitu zuten: “Haien gezurrak gure egiak baino gehiago balio zuen”.

Pako Etxeberriak (antropologoa), baieztatu zuen aitorpenaren aldeko jarrerarik ez zegoela. Esan zuen tortura dela krimen bakarra oso gutxitan azaleratzen dena, botere publikoek ozta-ozta egiten dituztela haiek azaleratzeko ezer: “Trantsizioan tiraderan sartu zuten torturen gaia, eta ordutik ezkutuan dago. Oso antzekoak izaten ziren, gainera: hildakoa hiru guardia zibili oldartu zitzaiela, edo eskaileretan behera erori zela… Hain ziren narratsak, ez zirela sinesgarriak”. Torturez hitz egitean, gertukoak isilarazi eta beste herrialde batzuetan gertatutako kasuak soilik erakutsi ohi direla ere salatu zuen.

Maribi eta Joxe Arregi gaztetan (Arg.: Euskal Memoria)

Joseba Zabalzak (argazkilaria) Eskal Memoriaren blogean Joxe Arregiri buruzko iritzi artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizuegu: “Joxe Arregi Izagirre ez zen izan torturatu ondoren hildako lehen euskal herritarra, ezta azkena ere. Dena den, haren gorputz jipoituaren argazkiak herri honen amesgaiztoaren parte izan dira, zalantzarik gabe. Tortura, odola gatzatzen duen izugarrikeria hori, su bidez (benetan, su bidez) markatua zuen oinazpietan, gorputz osoko kolpeetan eta heriotzaren koloreko hematoma guztietan. Joxek bederatzi egun eman zituen infernuan bizirauten, eta hilzorian bidali zuten espetxera, nahiz eta ez zen epaile baten aurrean agertu ere egin. Autopsiaren arabera, pneumoniak jota hil zen, eta bazituen tratu txarren aztarnak gorputzean”.

Artikulu osoa irakurtzeko: www.euskalmemoria.eus/euskalmemoriakoblogak

Usurbildarren testigantzak

oso-latza-izan-da

Euskal Memoria Fundazioak hainbat txosten eta  liburu kaleratuak ditu. Horietako bat “Oso latza izan da. Tortura Euskal Herrian” liburua da. Bertan tortura Euskal Herrian errealitate ezkutua dela azpimarratzen da: “Milaka bizipen pertsonal, intimo eta errepikaezin gordeta izan dira lege berezien, bertsio ofizial gezurtien, prentsaren arduragabekeriaren eta auzitegien nagikeriaren itzalpean”.

Liburuan azken bost hamarkadetako oinazearen dimentsioa azalarazi eta honen praktikaren motibazio politilkoa agerian uzten du: “Fenomenoa bere osotasunean aztertu nahi duen lehen azterketa da, apika, tunelaren amaieran argia ikusten hasi garen honetan. Oroimena izan dadila tortura inoiz ez errepikatzeko bermea”.

Euskal Herriko ehundaka testigantzan jasotzen dira liburu honetan, horien arten hainbat usurbildarrenak, guztiak latzak:

  • Olatz Lasagabaster Anza.
  • Endika Zinkunegi Zubizarreta.
  • Oihana Lizaso Matxain.
  • Jokin Errasti Elorza.
  • Enkarni Martinez Fernandez.
  • Xabier Pikabea Aizpurua.
  • Ramon Uribe Navarro.
  • Fidel Garcia.
  • Luis Gorriti Pagola.
  • Joxe Domingo Aizpurua Aizpurua.
  • Xabier Aranburu Muguruza.
  • Patxi Lizaso.
  • Karmele Matxain.
  • Jose Maria Etxarri Elizondo.

 

Egiari Zor Zizurkilen eta Bilbon

Egiari Zor fundazioak tortura aitortzea eskatuko du Joxe Arregiren heriotzaren 40. urteurrenean eta Euskal Herrian tortura jasan duten milaka pertsonen ordezkari gisa Arregik esandako «oso latza izan da» hura gogoratuko du Zizurkilen. Osasun krisia gorabehera, 12.00etan egingo dute, torturaren biktima horren izena daraman plazan. Egun berean, Alfonso Sastreren ‘La Columna Infame’ lanaren irakurketa dramatizatua estreinatuko dute Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan. Bi saio izango dira, bata gaztelaniaz 11.00etan eta bestea euskaraz 12.30ean.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.