Herriko tabernak, jatetxeak eta sagardotegiak zabalik egun bateko itxieraren ostean

Ostalarien elkarteek otsailaren 4an jarritako helegitea onartu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eta, ondorioz, zabaltzeko baimena eman die eremu gorrian dauden udalerrietako ostatuei. 24 orduko tartean, Usurbilgo taberna, jatetxe eta sagardotegien egoera goitik behera aldatu da. Egun bateko itxiera izan dute.

Astelehenean Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren txosten epidemiologikoak Usurbil eremu gorrira igaro zela berri eman zuen. Eta kolore aldaketarekin, ostalaritza osoa ixteko agindua heldu zen. Honen eraginez, astelehenean 20:00etan Usurbilgo ostalariek ateak itxi zituzten irekieraren data jakin gabe. Biharamunean ordea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ostalarien elkarteek aurkezturiko helegitea ontzat hartu eta EAE-ko Auzitegi Nagusiak eremu gorrian diren udalerrietako ostalariei negozioak berriz zabaltzea baimendu zien behin-behinean, auzia sakonago aztertu artean behintzat. Asteazkenean herriko ostalariek ateak zabaldu zituzten.

Eusko Jaurlaritzaren desadostasuna

Eusko Jaurlaritzak ohar bidez adierazi du, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia errespetatu egiten duela, baina ez datorrela bat ebazpenarekin: “Ebazpen horrek ahuldu egiten ditu Eusko Jaurlaritzak gaur egungo egoera zail eta ahulean osasuna zaintzeko dituen tresnak. Zerbitzu juridikoek EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpena aztertuko dugu, bai eta pandemiaren aurka borrokatzeko helburuari heltzeko Euskadik dituen eskumenetan duen eragina edo aldaketa ere”.

Berriz irekitzeko aukera ezarri arren, Jaurlaritzak onartutako dekretuak indarrean jarraitzen du, beraz, hainbat neurri bete beharko dituzte: hala nola, 20:00etan ixtea, edukiera erdira murriztea, mahaietan eseritako pertsonen arteko distantziak bermatzea, mahai bakoitzeko lau pertsona esertzea, eta barran kontsumitzeko debekua.

Jaurlaritzaren LABI aholku batzorde teknikoa

Ostiralean (otsailak 12) biltzekoa da Jaurlaritzaren LABI aholku batzorde teknikoa; egun indarrean diren neurriei eutsi, neurriok gogortu edota malgutzea erabaki dezake Jaurlaritzak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.