Gogora Memoriaren institutuak EAEn gerra zibilean hildako biktimen datu basea online jarri du, horietatik 41 Usurbilen jaiotakoak edo hildakoak dira

Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen institutuak, Euskadin gerra zibilean hildako biktimen datu-basearen web-bertsioa aurkeztu berri du. 1936 eta 1945 urteen artean gerraren eta errepresioaren ondorioz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan nahiz hiru horietan jaio baina kanpoan hil ziren 20.970 pertsonen datuak jarri dituzte kontsultagai: 19.962 gizonak, 977 emakumeak eta 31 hildakoren kasuetan ezin da generoa zehaztu. Zerrenda honetan 41 dira Usurbilen jaiotakoak edo Usurbilen hildakoak (klik)

Usurbilen jaiotakoen edo hildakoen zerrenda

7.795 lurperatuta dauden pertsonen bila

Gogora Memoriak adierazitakoaren arabera, oraindik ez dakite non dauden 7.795 pertsona lurperatuta, eta egiaztatu da familiek informazioa biltzeko duten interesa. Zehazki, 1.500 pertsona inguruk eskatu diote haiei buruzko informazioa Eusko Jaurlaritzari. Egindako ikerketak erakusten du badaudela heriotza inolako artxibo-iturri kontsultagarritan erregistratuta ez duten zenbait hildako. Hori dela eta, Gogorak dei egiten die gerra zibilean eta diktadura frankistaren lehen urteetan hildakoen familiei, beren familiartekoei buruzko informazioa emateko. Modu berean, familia horiek datu-baseak kontsultatzera animatzen ditu, bai eta daukaten informazioa eta/edo dokumentazioa aurkeztera ere.

Txostenaren lehen fasea

1.936 eta 1978. urteen artean funtsezko eskubideen urraketari buruzko txostenaren lehen fase horretan Gerra zibilaren eta lehen frankismoaren (1936-1945) hildako biktimak ikertu dira, eta txostena Eusko Jaurlaritzako Bakerako eta Bizikidetzarako Idazkaritzaren, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren, UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen inguruko UNESCO Katedraren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen artean sinatutako hitzarmenaren bidez prestatu da. Lehen aurkezpena 2019ko uztailean egin zen, eta, harrezkero, dozenaka familiak Gogoraren egoitzean egin dute kontsulta eta, orain, Gogoraren web-orriaren bidez egin ahalko dute. Datuak etengabe ari dira eguneratzen, eta horregatik egiten die Eusko Jaurlaritzak dei familiei, informazioa eman dezaten. Hildakoen fitxetan hainbat datu jasotzen dira: izen-abizenak, non jaio zen, hil urteak, familiaren datuak, non dagoen lurperatuta eta informazioa nondik jaso den.

Datu-basean kontsulta egiteko zenbait argibide

Euskadin gerra zibilean hildako biktimen datu-basean kontsulta egiteko zenbait argibide jasotzen ditu ondoko bideoak.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.