Usurbil eremu gorrian sartu da eta bihartik aurrera indarrean sartuko dira neurri murriztaile gehigarriak

Usurbil eremu gorrian sartu da eta bihartik aurrera (otsailak 9) sartuko dira indarrean neurri murriztaile gehigarriak, hau da, eremu gorrira pasatzeak neurri murriztaile gehiago ezartzea dakar. Azken astean Covid19-arekin lotutako positibo kopuruak gora egin du. 500eko mugara heltzear ginen pasa den ostiralean, eta 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa hau gainditu du Usurbilek. 539ko intzidentziarekin eremu gorrian sartu da udalerri hau.

Neurri murriztaile gehigarriak

  1. Ostalaritza itxi egingo da.
  2. Eskola Kirola bertan behera geldituko da, intzidentzia metatuaren adierazlea 500 puntutik behera jaitsi arte.

Gainerako nerriak

  1. Kirolari federatuen entrenamendu eta lehiaketak bertan behera geldituko dira. Kirolari eta talde profesional zein semiprofesionalek entrenatzen eta lehiatzen jarrai dezakete.
  2. Oiardo Kiroldegian orain arteko ordutegi eta funtzionamenduari eutsiko diote, eta edukiera ere berdin mantenduko da (%50ekoa kirola egiteko espazioetan eta %30ekoa aldageletan).
  3. Kiroldegiko ikastaroek ere martxan jarraituko dute, orain arteko neurriekin. Squash, frontoi edo alokairuzko instalakuntzak ezingo dituzte gorde bizikidetza unitatea osatzen ez duten taldeek.
  4. Aire zabalean baimenduta dago kirola egitea, gehienez ere 6ko taldeetan eta kontakturik gabe. Eremu honetan nahiz esparru honetako jardueretan, musukoa beti erabili beharko da, kasuotan izan ezik; eremu naturalean, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, eta kanpoan egiten den intentsitate altuko jarduera fisikoko une berezietan.

Azken asteko datuak

Azken asteotan Usurbil inguruko herri guztiak eremu gorrian egon dira. Lehenbizi eremu horiari eutsi zion, laranjara igaro ginen aurreko astean. Tasa hauek erregistratu ziren Usurbilen:

  • 301,20
  • 380,47
  • 412,18
  • 443,88 
  • 491,44.
  • Azken 24 orduotan, 539raino hazi da intzidentzia.

Buruntzaldea osoa gorrian

Buruntzaldea osoa gorrian da; Usurbilek eta Lasarte-Oriak osatzen duten osasun eremuak 677,20ko intzidentziarekin. 88 kasu zenbatu dituzte azken 7 egunetan. 

  • Andoain: 513,74 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,74. Azken 7 egunetan 30 kasu).
  • Astigarraga: 854,06 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,04. Azken 7 egunetan 36 kasu).
  • Hernani: 551,58 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,78. Azken 7 egunetan 51 kasu).
  • Lasarte-Oria: 740,35 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,94. Azken 7 egunetan 73 kasu).
  • Urnieta: 628,12 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,81. Azken 7 egunetan 18 kasu).
  • Usurbil: 539,00 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,79. Azken 7 egunetan 20 kasu).  

Eusko Jaurlaritzaren azken ebazpena

Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen ebazpena osorik: eremu gorrian diren udalerrien zerrenda

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.