Enara Eizagirre, Aritz Zabaleta, Malen Azpiazu eta Jon Mikel Azpiazu herriko gazteek Ameba musika taldea osatzen dute. Datorren otsailaren 14an (igandea) “Elikatuz” disko berria aurkeztuko dute Sutegiko auditorioan 17:00etan. Diskoa Garate Studios-en, Martxel Arkarazoren laguntzarekin, grabatu dute. Ameba taldearen lehen lana da honakoa eta herrian abiatuko dute aurkezpen bira. Bertara joateko aurrez izena doan eman daiteke usurbilkultura.eus atarian.
Enara Eizagirre, Aritz Zabaleta, Martxel Arkarazo, Malen Azpiazu eta Jon Mikel Azpiazu. (Arg.: Lurdes Hueta)
Informazio gehiago
- Noaua! astekariak taldeko kideak elkarrizketatu ditu: klik
- Harrotu abestia entzuteko: www.badok.eus/kantua/harrotu
- twitter.com/ameba_taldea
- instagram.com/ameba.taldea
- facebook.com/ameba.taldea
- amebataldea@gmail.com