Gaur 13:00ean “Ankerkeriari stop! Aitor eta Galder aske” lemapean elkarretaratzea Mikel Laboa plazan

“Ankerkeriari stop! mugimenduak gaurko (otsailak 6) mobiliazazioak deitu ditu Euskal Herria osoan. Espainiako Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxe zigorra ezarri die Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazte arabarrei eta mobilizazio hauek bi gazteak aske uztea eskatzeko egingo dira. Usurbilen ere,  “Ankerkeriari stop! Aitor eta Galder aske” lemapean elkarretaratzea deitu da, eguerdiko 13:00ean Mikel Laboa plazan.

Usurbilgo Ernai

Usurbilgo Ernaik bat egin du elkarretaratzearekin eta herritarrei dei egin diete bertara gerturatzeko: Ez dugu onartzen absoluzioa ez den beste epairik. Espainiako Auzitegi Nazionalak 4 urteko espetxe zigorra ezarri die Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrei. 78ko Erregimenaren INjustizien eta ANkerkerien aurrean, ez zaudete bakarrik. Zuekin gaude. Plataformaren deialdiekin bat eginez, hauek dira eskualdeko mobilizazioak: Usurbil, Andoain, Hernani, Lasarte Larunbatean guztiok kalera!”

Launa urteko espetxe zigorra

2019ko otsailean Ertzaintzak Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrak atxilotu zituen Auzitegi Nazionalaren aginduz; 2018an aurkitutako bidoi batekin lotu zituzten gazteok. Bidoi honek ustez etxean egindako lehergailuak ekoizteko. Espetxean sartu zituzten eta espetxean igaro zituzten lau hilabete baino gehiago.  Hiru urte beranduago, Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu zituen urtarrilaren 21ean eta 22an. Fiskaltzak zortzina urteko espetxe zigorra eskatu zuen bientzat eta zaintzapean aske izatea beste zazpi urtez. Armak, munizioak eta lehergailuak edukitzea, eta horiek helburu terroristarekin gordetzea eta trafikatzea egotzi zieten.

Asteartean kaleratu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak bere epaia; launa urteko espetxe zigorra ezarri diete bi gazte hauei. Lehergailuak egiteko materiala edukitzea egotzi diete, helburu terroristarekin aritu izana baztertu dute, hasieran horregatik eskatzen zuten haien aurkako zortzi urteko espetxealdia.

Munifestua sinatzeko deia

Aitor eta Galder aske uztea eskatzeko manifestua sinatzeko aukera duzue esteka honetan: ankerkeriastop.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.