Otsailaren 7an “Asto erregea” euskarazko zinea Sutegiko auditorioan

Usurbilgo Udalak eta Ziortza Gazte Elkarteak antolatuta, otsailaren 7an (igandea) euskarazko zinea eskainiko da Sutegiko auditorioan: “Asto erregea”. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta sarrerak aurrez erosi daitezke 3 eurotan, usurbilkultura.eus atarian (edukiera mugatua).

Asto erregea

Lehoi Erregea, oihaneko burua, erretiroa hartzekotan da. Bere ondorengoak sinesgarritasuna irabaz dezan, Miss Fina aholkulariarekin batera hauteskundeak deitzea erabaki du. Mangu asto apala, zoriontsu da bere garbitzaile bizimoduarekin, baina ustekabean herritarren hautagai bihurtuko da, eta Hantusteusi, Lehoi Erregearen legezko oinordekoari, aurre egin beharko dio. Baina Manguk ez daki bere hautagaitza Miss Finaren plan maltzurraren parte dela: Lehoi Erregea tronutik kentze eta haren semea ondorengotzatik kanpo uztea. Hartara, tronua kontrolatzeko aukera izango du, bere agindupean dagoen hautagai baten bidez. Azkenik, heldu dira hautetsontziak oihanera! Lortuko ote du Manguk emandako hitza betez errege izatea? Ala, Miss Finaren txotxongilo hutsa izango ote da? Has bedi hauteskunde kanpaina!

Fitxa teknikoa

  • Nori zuzendua: Publiko guztientzako egokia.
  • Generoa: Animazioa, komedia.
  • Iraupena: 85 min.
  • Herrialdea: Pakistán
  • Urtea: 2019
  • Zuzendaria: Aziz Jindani
  • Gidoia: Aziz Jindani eta Kamran Khimani
  • Musika: Asrar & Majid Raza Shuja Haider eta Shani Arshad

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.