Otsailaren 17rako Hobeki elkarteak antolatu duen “Biohondakinen kudeaketa” jardunadietan izena emateko epea zabalik dago

Hobeki elkarteak (hondakinen kudeaketa hobetzeko Euskal Herriko toki erakundeen elkartea) Biohondakinen kudeaketaren inguruko jardunaldiak egingo ditu Oñatin (Gipuzkoa), otsailaren 17an (asteazkena). Jardunaldi hauetan hainbat aditu gonbidatu dituzte hondakinen inguruan hitz egiteko.

Izen-ematea

Udaletako teknikari eta zinegotzientzat prestatutako saioak diren arren, edonork eman dezake izena Hobekiren webgunean (klik)

  • 09:00etatik 13:00etara.
  • Aurrez aurrekoak, Oñatiko enpresaritza fakultatean.
  • Streaming bidez emango dituzte aldi berean, izena emateko orduan bata edo bestea zehazteko eskatu dute.
  • Doan.
  • Hizlariak: Joseba Sanchez Arizmendiarrieta,  Carlos Perez Losada, Florian Amlinger eta Josu Amelibia.

Egitaraua

  • 09:00 Sarrera: Eneritz Arbelaitz
  • 09:15 Biohondakinen egoera Euskal Herrian. Kudeaketa egoki baten aukerak eta erronkak: Joseba Sanchez Arizmendiarreta.
  • 10:00 Oportunidades de la gestión local de los biorresiduos: Plan Revitaliza (Pontevedra): Carlos Perez Losada.
  • 10:45 Atsedena
  • 11:00 Biohondakinaren kudeaketa Austriako eredua: Florian Amlinger.
  • 11:45 Euskal Herriko Aduna herriko eredua: Josu Amilibia.
  • 12:30 Galderak

Hobeki elkartea

 
“Hobeki elkartea Euskal Herriko hainbat udalek osatzen dugu. Hondakinen kudeaketaren garrantziaz jabetu eta herri-erakundeok arduraz eta erantzukizunez jokatzera behartuta gaudela uste dugu. Kide garen udalok konpromiso erabatekoa adierazi nahi dugu hondakinen kudeaketa jasangarri eta arduratsuarekin, nola teorian hala praktikan. Eta bide horretan praktika onak sustatu nahi ditugu, herrien artean saretu eta hondakinen kudeaketa hobetzen jarraitzeko pausuak emateko bitartekoak eskaini nahi ditugu. Helburu horiek ditu antolatutako jardunaldiak.
 
Zehazki biohondakinen kudeaketaren inguruan hitz egingo dugu. Izan ere, biohondakinak hiri-hondakinen %40 inguru dira (pisuan), eta beraz, biohondakina egoki kudeatzearen garrantzia ikaragarria dela badakigu. Gai honen inguruan hitz egiteko hainbat aditu gonbidatu ditugu:Lehenik Joseba Santxez. Euskal Herriko egoera zein den hobeto ezagutuko dugu. Kudeaketa egoki baten aukerak eta erronkak aurkeztuko ditu. Jarraian, konpostajearen Pontevedrako Plan revitalizaren inguruan hitz egingo digu Carlos Perez Losadak. Biohondakinen tokiko kudeaketak dituen aukerak aztertzeko aukera izango dugu berarekin.
 
Bestetik, Austriako biohondakinen kudeaketa eredua ezagutuko dugu eta horretarako Florian Amlinger adituaren hitzaldia izango dugu.
 
Bukatzeko, aipatu behar dugu Euskal Herrian badaudela esperientzia eta praktika interesgarriak eta Adunako hondakinen eredua ezagutuko dugu Josu Amilibiaren eskutik.Jardunaldi hauek tekniko zein zinegotzientzat prestatuta daude. Hala ere, norbaitek interesa izanez gero, izena emateko aukera izango du hemen: Biohondakinen kudeaketa jardunaldiak.
 
Jardunaldia presentziala eta online izango da aldi berean. Aukera izanez gero, presentzialki etorri nahi dutenek etortzeko aukera izango dute. Momentuko protokolo, aforo eta neurriak kontuan hartuko dira. Baina online jarraitzeko aukera ere eskainiko dugu. Beraz, izena ematerakoan adierazi zer nahiago duzun.Edozein zalantza izanez gero info@hobekielkartea.eus helbidera idatzi”.
 
a

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.