Gaurtik (otsailak 1) aurrera, Usurbilgo Udalak duen Artzabalgo lokalean herritarrentzako energiaren aholkularitza zerbitzua martxan da. Bertan dagoen energia teknikariak Udalaren energia kontsumoaz arduratzeaz gain, herritarrentzako aholkularitza zerbitzua ere emango du:
- Fakturazioari buruzko informazioa emango du, batik bat, herritarrek euren fakturetan aurreztu ahal izan dezaten.
- Zer nolako kontratua duten ulertzen lagunduko die, aurrera begira autonomoak izan daitezen.
Bulegoa astelehenetik ostiralera zabalik egongo da, ordutegi honetan: 09:00etatik 13:00etara. Hitzordua hartzeko 943 579 417 telefonora deituta edo energia@usurbil.eus helbidera idatzita egin daiteke.