Aste honetan Argia Sariak banatuko dira

Aste honetan Argia Sariak banatuko dira. 32. edizioa izango da aurtengoa baina desberdina izango dela adierazi dute Argiatik. Urtero Usurbilgo Atxega jauregian banatzen dira Argia sariak, erakunde eta gizarteko ordezkari, hedabideetakoak, Argiako kolaboratzaileak eta lan-taldea biltzen dira bertan, baina aurten, COVID-19aren garaiak behartuta ezingo da egin. Gaur (otsailak 1) hasi eta ostiralera bitarte egunero sari baten berri emango da ordena honetan:

  • Otsailaren 1ean Ikus-entzunezko Saria.
  • Otsailaren 2an Kanpaina onenaren Saria.
  • Otsailaren 3an Irratia Saria.
  • Otsailaren 4an Internet Saria.
  • Otsailaren 5ean Prentsa Saria.

Sari banaketak egunero 10:00etan

Sarien berri Argiaren webgunean emango da, egunero 10:00etan. Horretarako saritu bakoitzari buruzko bideo landua sareratuko du Argiak, saridunen eskertza-bideoa, argazkia eta Argiaren argudioekin batera. Hedabideei ere une berean bidaliko zaizkie sariei dagozkien informazio eta bitarteko hauek guztiak.

Mendizabalen artelanak sari

Sariak Argiako erredakzioak hautatzen ditu eta horien bitartez saritu nahi da euskarazko kazetaritza eta komunikazioaren munduan nabarmentzen diren lanak. Ez dago dirusaririk eta saridunek, Argiaren aitortza eta zabalpenarekin batera, Antton Mendizabal eskultoreak egindako garaikurra eskuratzen dute. 1991tik banatzen ari dira Mendizabalen artelanak.

Herritarren proposamenak

Azken hiru hilabeteetan herritar askok Argiari sari proposamenak bidali dizkiote: “Gero eta kazetaritza lan gehiago egiten da euskaraz, gero eta lan sendoagoak daude, eta Argiarentzat ere gero eta gaitzagoa da lanak, pertsonak edo proiektuak hautatzea. Eskerrik asko proposamenak bidali dituzuen guztiei, zalantza barik, kontuan izan ditugu eta oso baliagarriak izan dira iradokizun horiek guztiak”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.