Urtarrilaren 31n N634 errepidea guztiz itxiko da 08:00etatik 17:30era, Troia eta Txikierdi arteko lanengatik

Arg.: Xingola

N-634 errepideko Troia eta Txikierdi arteko mendi magala egonkortzeko lanak aurrera doaz. Oraindik mendi aldeko erreia itxita dago lanak bukatu bitartean. Abenduaren 1etik aurrera errei bat itxi egin zen bertako mendi magala egonkortzeko, Donostia-Usurbil norazkoan hain zuzen ere. Guztira, lan hauek hiru hilabete inguru iraungo dutela iragarri zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lan hauek amaitu bitartean, ibilgailuen joan etorria kudeatzeko behin-behinean semaforoak jarrik dira 24 orduz, asteburuak eta gauak barne.

Urtarrilaren 31n bi noranzkoetan hainbat orduz itxita

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du urtarrilaren 31n (igandea) N634 errepidea, Troia eta Txikierdieko bi noranzkoetan hainbat orduz itxi egingo dela altuera handian egin beharreko garbiketa lanengatik. Errepidea 08:00etatik 17:30era bitartean itxita egongo da. Donostiara joateko edo handik itzultzeko Arratzainetik edo Zubietatik egin beharko da ibilbidea. Lan horiek bukatutakoan, 17:30etik aurrera, azken asteetan bezala, behin-behineko semaforoekin bideratuko dute trafikoa.

Arrisku puntua

Lanak hasi zirenetik, hainbat arrisku egoera bizi izan dira bertan, Kalezartik jaitsi eta Troiako bideak errepide honekin bat egiten duen puntuan hain zuzen ere. Kalezartik jaitsi eta Troiako eremuan, Donostia aldetik etorriz gero Troia aldeko bidera (eskubi aldera) sar daiteke. Baina alderantziz, Kalezartik jaitsita ezin da N-634 errepidera sartu Donostia aldera joateko, Usurbil aldera etortzeko soilik. Azken asteotan, zenbait egoera arriskutsu egon dira errepide zati horretan, Troiako aldapatik Donostia aldera joateko sartzen direlako hainbat ibilgailu, seinaleek argi hala egitea eragotzi arren. Sarbide hori ez du semaforo batek kudeatzen, eta areagotu egiten du Usurbil aldetik Txikierdira nahiz alderantzizko  bidea egiten ari diren autoren batekin istripua izateko arriskua.

Arg.: Noaua!

Oinezkoen semaforoa ez dago martxan

Oinezkoek Troiatik pasatzeko aukera izango dute, orain arte bezala, baina bertan dagoen semaforoa ez dago martxan. Beraz, oinezkoek zein gidariek eremu horreta arretaz ibiltzea eskatzen da.

Arg.: Noaua!

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.