Larunbatean Euskal selekzioaren ofizialtasunaren alde lanean diharduen ‘Gu Ere Bai’ kirol ekimenak urteko batzar nazionala Usurbilen egingo du

Euskal selekzioaren ofizialtasunaren alde lanean diharduen Gu Ere Bai kirol ekimenak urteko batzar nazionala Usurbilen egingo du larunbatean (urtarrikak 30). Dagoeneko 1.250 sinatzaile ditu euskal selekzio ofizialaren alde guerebai.eus atarian kaleratu duten manifestuaren alde biltzen ari diren atxikimendu kanpainak: “Nazioarteko aitortza bat eskatzen dugu, euskal selekzioek nazioartean ofizialki parte hartzea aldarrikatzen dugu”.

Egitaraua

  • 10:30 Kirolariei harrera plazan.
  • 10:45 Ofizialtasunaren aldeko argazkia.
  • 11:00 Batzarra Sutegin.

Manifestua

Euskal selekzioek nazioartean ofizialki parte hartzea aldarrikatzen dugu

Euskal Herriak kirola pasioz bizi du, gure kirolarien garaipen bakoitzarekin hunkitu eta historia luzea dauka kirol ezberdinetan profesional zein amateur gisa. Gure kirolarien garaipen bakoitza aukera bat izan da, historikoki, herri hau batu eta harremanak sendotzeko. Gure herrian kirolaren bitartez hainbat balore landu eta transmititzen dira, hala nola begirunea, parte hartzea, aniztasuna edo integrazioa. Nortasun kolektiboak sortzeko tresna funtsezkoa da. Kirolari profesionalak, amateurrak, klubak, elkarteak, federazioak, antolatzaileak, oinarrizko egiturak, zaletuen taldeak edota bestelako kolektiboek ekosistema aberatsa osatzen dute, garaian garaikoari egokitua.

Munduaren aurrean agertu eta harrotasunerako zioa da kirola, nazioarteko ordezkaritza eta gure nazioaren marka erakusteko. Hala ere, gure kirolariek Euskal Herrian beraien bidea garatzeko behar beharrezkoa da sustengua eskaini laguntzak areagotzea, egiturak sortzea, baliabideak eskaintzea. Askok, bere ametsa gauzatzeko Euskal Herritik kanpora jo behar izan dute, tamalez. Era berean, Euskal Herria nazioarteko lehiaketa handien lekuko eta egoitza bilakatu da urteotan: 2014ko Saskibaloi mundiala, 2018ko Rugby finala, jauzien nazioarteko serieak, Espainiako Vuelta, Frantziako Tourra edo begi aurrean dugun Eurokopa.

Ekitaldi hauek guztiek ospe eta hedapen haundia daukate; talde, ekipo edo selekzioei dagokinean. Eta hutsune nabarmen bat dakusagu hauetan: euskal selekzioa. Edozein kiroletan, beste nazioen modura, gureak ere nazioartean lehiatzeko parte hartzeko eskubideak onarpen zabala dauka gure artean. Euskal selekzioek nazioartean ofizialki parte hartzea aldarrikatzen dugu. Munduaren aurrean aurkezteko modurik onena litzateke, kirolarien garapena -formazioan, lehiaketetan eta profesionalki- bermatuko lukeena. Ez dugu inoren aurka egin nahi, gurea babestu eta aldarrikatu nahi dugu soilik. Nazioarteko aitortza bat, gure selekzioek jokatu eta lehiatzeko eskubidea izan dezaten, eta guk euskal selekzioa eta gure kirolariak babestu eta animatzeko.

Bitartean, kirol jarduera ezberdinen ofizialtasunaren alde; lan diplomatikoa, juridikoa eta kirol mailan lanean jarraitu behar dugu, etsi gabe. Eta Euskal Herrian burutzen diren nazioarteko froga ezberdinetan -Eurokopa kasu- gure ikur eta mezuekin munduari agertu gura diogu guk ere lehian parte hartzeko eskubidea daukagula.

Sinatzaileok, Gu ere bai! ekimenarekin bat egin eta 2020ko udaberrian antolatuko dituen ekitaldiak sustengatuko ditugu, euskal selekzioen eta kirolaren aldekoak izango direlako.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.