Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak jakinarazi du Patxi Uranga presoaria pultsera telematikoa jarriko diotela. Ondorioz, ez du orain arte bezala Martuteneko espetxera lotara joaten segi beharrik izango.
Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga 2018ko ekainetik baldintzapean aske behar zuten espetxealdiaren hiru laurdenak beteta baitzituzten. 2020 Valentziako Picassentetik Madrilgo Aranjuezko espetxera lekuz aldatu ostean, azaroan kalera irteteko asteburu bateko baimena eman zieten. Usurbilen igaro zituzten hiru egun; eta gainera, ez zuten gero Aranjuezera itzuli beharrik izan, Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Orokorrak bi herrikideak Martutenera kartzelaz aldatzea erabaki zuelako.
Pultsera telematikoa
Asteburu haren ostean, Olatzek eta Patxik Martuteneko espetxean aurkeztu zuten euren burua. Olatzek ez zuen gehiago espetxera itzuli beharrik izan, pultsera telematikoa jarri zioten. Patxik astean lau gau, astelehenetik ostegunera Martuteneko kartzelan igaro beharra agindu zioten. Orain, Patxik ez du Martutenera joan beharko lotara eta Olatzi bezala, pultsera telematikoa jarriko diote.
Baldintzapeko askatasunaren zain
Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak akinarazi du baldintzapeko askatasun-eskaerari buruz oraindik ez daukatela berririk.