Larreko Mahaiak “U30 Aldaketaldia” ekimenaren baitan antolatutako ekintzetan parte hartzera deia egi du

Larreko Mahaiak (Larrialdi ekologikoarekin kezkatuta dauden eragile sozial eta sindikalen elkargunea), urtarrilaren 30aren bueltan ahalik eta herri, auzo, ikastetxe eta lantegi gehienetara larrialdi klimatikoaz ohartarazteko ekintzak sustatzeko asmoa duen Aldaketaldia ekimena antolatu du: “Maila lokaletik eta modu saretuan, urtarrilaren 30aren aurretik eta ondoren, herri, auzo, ikastetxe eta lantokietan mobilizazioak eta bestelako ekintzak egitera animatzen zaituztegu, izan hitzaldiak, bizikleta martxak, zuhaitz landaketak edo plastiko bilketak”.

GuraSOSek “Ingurumena, osasuna eta justizia” babesteko larunbatean Donostian egin zuen giza katearen ondotik, Larreko Mahaiak ingurumen larrialdia salatzeko, “Zaldibar gogoratuz, ondo bizi eta bizitzen uzteko Aldaketaldia” zikloa martxan jarri du. Aste honetan hainbat ekintza egingo dira Gipuzkoan bereziki, baita Araban eta Bizkaian ere.  Antolatu diren ekimen guztien artean aipatzekoa da, urtarrilaren 30ean, izango da Larreko Mahaiaren mobilizazio nagusia Donostian.

Larreko mahaia

Bizitzaren aldeko norabide aldaketa sakona ezinbestekotzat jotzen du Larreko Mahaiak. “Agintari politikoek, orain pandemiaren aitzakian, eredu ekonomiko eta sozial jasanezinean sakondu eta larrialdi-egoera areagotzen jarraitzen duten honetan, beharrezkoa da norabide- aldaketa sakona exijitu eta trantsizio ekologiko eta sozialki justu baten alde urratsak emango dituen jendartea aktibatu eta saretzea. Argi dugu bizitzaren aldeko norabide-aldaketa hori ez dela gauzatuko horren alde egiten duen euskal gizarte aktibo eta saretua ez badugu”.

Lokala eta globala uztartzeko ekimena izatea ere badute helburu. “Globalean pentsatu eta lokalean ekin leloak adierazi bezala, ezinbestekoa iruditzen zaigu krisi globala hemen bistaratzea, planetari gertatzen ari zaiona gurean hasten dela argi adieraztea; gure garraio-, hondakin-, bioaniztasun-, lurralde antolaketa- edota ibaien saneamendu-politiketan. Beraz, lokala eta globala uztartzeko ekimena izatea nahi dugu, bide batez norberak bere taldearekin ez ezik beste batzuekin elkarlanean, ingurumen- larrialdi honi eraginkortasun handiagoz aurre egiteko abiapuntu”. ‘Globalean pentsatu eta lokalean ekin’ leloak adierazi bezala, ezinbestekoa iruditzen zaigu krisi globala hemen bistaratzea, planetari gertatzen ari zaiona gurean hasten dela argi adieraztea; gure garraio-, hondakin-, bioaniztasun-, lurralde antolaketa- edota ibaien saneamendu-politiketan. Beraz, lokala eta globala uztartzeko ekimena izatea nahi dugu, bide batez norberak bere taldearekin ez ezik beste batzuekin elkarlanean, ingurumen- larrialdi honi eraginkortasun handiagoz aurre egiteko abiapuntu”.

Otsailaren 6an Zaldibarko zabortegia amildu zeneko urteurrena dela aintzat hartuta, Aldaketaldiaren bitartez hori gizarteratzen ere lagundu nahi dute, bertan jazo zenarekin argi geratu baita Euskal Herrian, ingurumen alorrean, gauzak ez direla ondo egin eta ez direla ondo egiten ari.

Ekimenak 20 herri baino gehiagotan

Aldaketaldi horren harira, Gipuzkoako hogei herri baino gehiagotan ekimenak antolatudira, tartean urtarrilaren 30ean bertan Donostian egingo den manifestazio bateratua, 17.00etan Gladys Enetik atera eta Bulebarrean bukatuko dena. Horrez gain, hainbat herritan ekintzak antolatzeko lanean jarraitzen dutela adierazi dute (Oñatin, Mutrikun, Irunen eta Zarautzen, besteak beste) eta, Aldaketaldia Gipuzkoatik kanpo izaten ari den harrerari dagokionean, jakinarazi dute beste herri edo eskualde batzuetan ere ekimenak egingo dituztela, tartean Gasteiz, Bilbo, Arratia, Galdakao, Uribe-Kosta, Mungia, Morga edo Ondarroan.

Ekimenak

Urtarrilaren 7tik 30era

  • 17:00-20:00, Orereta: Oarso AHTaren Aurkako Taldeak antoltuta, Xenpelar aretoan Abiadura Handiko Trenaren inguruko erakusketa.

Urtarrilak 23, larunbata

  • 12:00, Donostia: GuraSOSen giza katea.

Urtarrilak 23, larunbata

  • 12:30, Eibar: Zaldibar Argituk eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak  antolatuta, Zaldibarko hondamendia argitzeko elkartasun-kontzertua.

Urtarrilak 24, igandea

  • 10:00etatik aurrera, bost txandetan, Loiolako Erribera pasealekuan: Haritzaldek eta Herribertxo Kultur Elkarteak antolatuta, zuhaitz-landaketa.

Urtarrilak 27, asteazkena

  • 18:30, Usurbil: Anerreka Ingurumen Elkarteak antolatuta, hitzaldia Potxoenean: “Usurbilgo kutsadura-foku nagusiak”. Hizlaria: Felix Olaetxea.

Urtarrilak 29, ostirala

  • 18:30, Usurbil: Anerreka Ingurumen Elkarteak antolatuta, bertako basoa berreskuratzeko eragile “Lurgaia” fundazioaren aurkezpena Sutegin. Hizlaria: Jon Hidalgo lehendakaria. Informazio gehiago: lurgaia.org

Urtarrilak 30, larunbata

  • 17:00, Donostia: “Zaldibar gogoratuz, ondo bizi eta bizitzen uzteko Aldaketaldia” manifestazioa. Gladys Enea, Bilbo plaza, Getaria kalea eta Bulebarra zeharkatuko ditu.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.