Usurbilgo Irisasi BTT Hotzak Akabatzen taldeak ohar bat zabaldu du sare sozialetan. Iartzazabal baserriaren inguruan abiadura murrizteko eta bertatik pasatzean errespetuz jokatzeko eskaera. Asko gara Andatza mendira gerturatzen garen mendizaleak eta txirrindulariak eta ezinbestekoa da elkar lagundu eta errespetatzea. Bereziki, bertan bizi direnei ahalik eta eragozpen gutxien eragitea eskatzen da.
Irisasi BTT Hotzak Akabatzen
“Kaixo BTT zaleok. Azken aldian gutariko asko gara Irisasi-Andatza mendian gure zaletasuna aurrera eramaten dugunok. Baina ez dugu ahaztu behar beste batzuk mendian bizi direla. Hori dela eta, eskatu nahi dizuegu Iartzazabal baserriaren inguruan (argazkiko eremu gorrian) abiadura murriztu eta errespetuz jokatu dezagula. Denon hobe beharrez! Eskerrik asko!”
Informazio gehiago: facebook.com/IrisasiBtt