Usurbilgo Gure Eskuk “Haimaika Gara” erreferendumaren aldeko sinadura bilketa masiboan parte hartzeko deia egin du

Usurbilgo Gure Eskuk “Haimaika Gara” eskuorria banatu du etxez etxe. Bertan erreferendumaren aldeko sinadura bilketa masiboan parte hartzeko deia egiten da. Eskuorri honetan bereziki, 2013. urtean sortu zenez geroztik erabakitze eskubidearen alde usurbildarrek egin duten bidea isladatu dute argazki esanguratsuekin. Erreferendumaren aldeko sinadura bilketa masiboa abian du 2020tik Gure Eskuk. Horretarako zabaldu da hamaikagara.eus ataria. … Irakurtzen jarraitu Usurbilgo Gure Eskuk “Haimaika Gara” erreferendumaren aldeko sinadura bilketa masiboan parte hartzeko deia egin du