Urtarrilaren 18tik 29ra (biak barne), Udarregi ikastolan, 2021-2022 ikasturterako 3 eta 16 urte bitarteko ikasleak matrikulatzeko epea zabalduko da.
Ate irekien eguna
Urtarrilaren 23an (larunbata), ate irekien eguna egingo du ikastolak, goizeko 11:00tan, Haur Hezkuntzako eraikinean.
Udarregi ikastolaren eskaintza
- 0 urtetik 16 urtera bitarteko irakaskuntza arautua.
- Heziketa euskalduna: euskaraz ikasiz eta biziz, Euskal Herriko Kultura eta herri-ekintzetan murgildu.
- Balore eta jarreren lanketa, heziketaren ardatz gisa.
- KiVa Ikastola: Eskola Jazarpenaren (bullying) aurkako programa finlandiarra indarrean.
- Irakaskuntza Eleanitza: D eredua, ingelesa 4 urtetik aurrera, gaztelania Lehen Hezkuntzaren 2. mailatik aurrera, eta frantsesa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
- Hizkuntzetarako irakasle espezialistak.
- Orientazio Departamendua: tutoretza eta banakako orientazioa. Orientazioa gurasoentzat.
- Heziketa Behar Bereziak dituztenentzat Laguntza Gela.
- Informazio eta Komunikazio-Teknologiak: Informatika, Internet eta Ikus-entzunezkoak.
- Garraio zerbitzua.
- Jangela: Bertan sukaldatutako garaian garaiko janaria, herriko elikagaiak eta elikagai ekologikoak. Dieta orekatuak eta osatuak.
- Eskolaz kanpoko jarduerak: Zirimara proiektua, kirolak, dantza, xake, antzerkia.
- Ikasleen Goizeko Zaintza: 08:00etatik 09:00etara.
Eta aurreko guztiaren euskarri gisa:
- 53 urteko esperientzia Usurbilen.
- Irakasleria egonkorra eta berrikuntza pedagogikoez arduratua.
- Gestio demokratikoa: guraso eta langileen partaidetza zuzena arlo guztietan.
- Erakunde irekia, anitza eta iritzi guztietara zabalik. Herri Onurako Kooperatiba. Guraso Kooperatiba.
- Kalitatezko Hezkuntza lortzen lagunduko digun, Kalitate Aurreratuaren Kudeaketa Sistemarekin konprometituta.
Kontuan hartu beharreko informazioa
- Matrikulazio epea: Urtarrilaren 18tik 29ra (biak barne)
- Matrikulatzeko ordutegia: Aurrez deitu ikastolara hitzordua hartzeko: 943 361 216
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa matrikula egiteko (fotokopiak):
- Bizikidetza egiaztagiria (Udalak emana)
- NAN tamainako argazkia
- Familia Liburua
- Guraso/tutoreen NAN
- Gizarte Segurantzako txartela
- Kontu korronte zenbakia (IBAN eta BIC kodeak)
- Informazio gehiago: udarregi.eus