Urtarrilaren 7tik 15era Joxan Artzeri idazteko liburua herritarren eskura eta urtarrilaren 17ra arte Sutegi kultur etxeko erakusleihoan bere sortze lanak ikusgai egongo dira

Arg.: Noaua!

Joxan Artze 2018ko urtarrilaren 12an zendu zen eta euskal idazle eta txalapartaria oroitzeko Sutegi kultur etxeko erakusleihoan bere sortze lanekin erakusketa bat osatu da urtarrilaren 17ra arte. Era berean, iaz bezala, urtarrilaren 7tik 15era berari idazteko liburua herritarren eskura jarri dute Sutegi udal liburutegian: “Idatzi txiki bat, poema bat, Joxan gogoan bihotzetik ateratzen zaigun hori idatzi ahal izango dugu bertan”.

Joxanen sortze lan ilduma horretara  “Txalaparta. Tradizioaren abaroan” liburua batu da; hain zuzen, amaitzeke utzi zuen bere azken lana. 2020ko azaroan aurkeztu zuten, Artzek utzi bezala. “Artzek utzi bezala argitaratu nahi izan dugu, bere azkeneko egunera arte eutsi ziolako proiektu honi eta originalagoa eta egiazkoagoa iruditu zaigulako bere horretan argitaratzea”. Zendu zen unean lan hau garatzen hasia zuen Artzek, baina Elkar argitaletxetik nabarmendu dute ezin dela esan amaitu gabeko liburu bat denik, euren ustez amaierarik ez duen liburu bat delako.

Nor izan zen JoxAnton Artze Agirre?

JoxAnton Artze Agirre Usurbilen jaio zen, 1939ko apirilaren 6an eta euskal idazle eta txalapartaria izan zen. Batxilerra amaitu ondoren Ingalaterrara joan zen, eta zenbait urtez Euskal Herritik kanpo bizi izan zen.

JosAnton edo Joxe Anton izenekin edo Hartzut eta Hartzabal ezizenekin ere ezaguna da. Ez dok Amairu taldearen sortzaileetariko bat izateaz gainera, Baga, Biga, Higaren suspertzaile sutsu izan zen. Bere anaia Jesus Marirekin batera, txalapartaren doinu eta erritmo ahaztuak gaurkotu zituen. Literatur eztabaidetatik ihes, mundutik aldenduta bizi den poesia plazaratu zuen.

Poesia lanetan abangoardista, Isturitzetik Tolosan barru, Zumetarekin lankidetzan argitaratutako …laino guzien azpitik… eta …sasi guztien gainetik… , …Bide bazterrean Hi eta Ni kantari eta Ortzia lorez, Lurra izarrez olerki-liburuak idatzi zituen.

Ikusentzunezkoak ere prestatu zituen: Mikel Laboarekin Ikimilikiliklik saioa (1974) eta Luis de Pablorekin Zurezko Olerkia kontzertua. Txalaparta-diskoak eta bere poemak ere grabatu ditu Zurezko Olerkia.

2007an, berrogei urte geroago, Pamielak Isturitzetik Tolosan barru poema liburu mitikoa berrargitaratu zuen. 2013an bi poema liburu argitaratu ditu Elkar argitaletxean: Bizitzaren atea dukegu heriotza  eta Heriotzaren ataria dugu bizitza.

Argitalpenak

  • 1969 Isturitzetik Tolosan barru… | Joxe Ant. Arze argitaratzailea
  • 1973 …Laino guzien azpitik… | ja arze argitaratzailea
  • 1973 …Eta sasi guztien gainetik… | ja arze argitaratzailea
  • 1979 …Bide bazterrean hi eta ni kantari… | ja artze hartzabal argitaratzailea
  • 1987 Ortzia lorez lurra izarrez | Elkar
  • 1988 Gizon handia da mundua, eta mundu ttikia gizona/Elkar
  • 1994 Le monde est un grand homme et l’homme un petit monde | Iratze
  • 1998 Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat | Zubi Zurubi
  • 2000 XX. mendeko poesia kaierak – J.A. Artze | Susa
  • 2001 Oihana auhenka | Jazzle
  • 2007 Isturitzetik Tolosan barru (berrargitalpena) | Pamiela
  • 2013 Bizitzaren atea dukegu heriotza | Elkar
  • 2013 Heriotzaren ataria dugu bizitza | Elkar

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.