Urtarrilaren 18tik otsailaren 5era arte, aldi baterako aldaketak izango dira Kalezarko trafikoan

Arg.: Usurbildo Udala

Usurbilgo Udalak jakinarazi du urtarrilaren 18tik otsailaren 5era arte, aldi baterako aldaketak izango direla Kalezarko trafikoan; Haurreskolaren sarreratik Pikaolara arteko zatian, eta, Kalezartik Txaparren-Berri baserrira jaisteko bidean. Lehenengoa gehienez hiru astetan amaitzea aurreikusi dute, eta, bigarrena, bi astetan.

Haurreskolaren sarreratik Pikaolara arteko zatia

Gaur egun, Haurreskolaren sarreratik Pikaolara arteko zatia behin-behineko semaforoek bideratzen dute, kaxkoa eta Kalezar lotzen dituen aldapako trafikoa. Hiru asteetan ez da semafororik izango, aldapa horren noranzkoa bakarra izango baita: behetik gorakoa. Aldapan gora orain itxita dagoen zatiaren bidez egin ahal izango dute autoek, haurreskola ondotik, eta ermitaren parean ezker zein eskuin joan ahal izango dute. Usurbilera jaisteko, berriz, Kalezarko kaxkoa zeharkatu beharko dute ibilgailuek. Trafikoari itxita egongo den arren, Pikaolaren ondoko aldapan dauden aparkalekuak erabiltzeko aukera izango da.

Kalezartik Txaparren-Berri baserrira jaisteko bidea

Kalezartik Txaparren-Berri baserrira jaisteko bidean dagoen horma bota egingo dute. Lan hauek bi astetan amaitzea aurreikusi dute eta beraz, bi asteetan bidea itxita egongo da.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.