Garbitarniak hondakinen bilketarako gidarien lan-poltsa handiagotzeko hautaketa prozesua martxan jarri du

Garbitarnia entitate publikoak hondakinen bilketarako gidarien lan-poltsa handiagotzeko hautaketa prozesua martxan jarri du. Deialdiko oinarriak azaroaren 25eko bilkuran onartu zituen Garbitaniako Administrazio Kontseiluak, urtarrilak 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean berri eman dutenez. Beraz, eskabideak aurkezteko epea zabalik dago, urtarrilaren 25era arte.

Oinarrien xedea

Oinarrien Xedea Garbitania Zero Zabor S.M. enpresarako hondakin gidari biltzaile aukeratze prozesua arautzea da, sortu dakiokeen behin behineko, aldi baterako beharrak asetzeko egun indarrean dagoen lan poltsa handiagotuko delarik eta hala badagokio, lan postuak horrela eskatuko balu, behin-betiko kontratazioak egitea posible izango da kasu horretan legeak desgaituentzat ezartzen duen lanpostuen %2ko erreserba hartuko da kontuan. Garbitaniak zehaztu beharko du lanaldia, betiere lanpostuaren izaeraren eta premien arabera.

Gidari biltzaileen urteko ordainkizun oinarria 27.567,62€ izango da. Soldata hori 12 hileko ordainketatan eta aparteko bitan, abenduan eta ekainean, egingo da.

Hautaketa prozesua gainditzen duten izangaiek egun indarrean dagoen lan poltsa handiagotuko dute, lortutako puntuen arabera. Lan poltsa hori erabili ahal izango da Garbitaniak izan litzakeen aldi baterako lan premiak betetzeko, unean uneko lanpostu hutsak betetzeko, aldi baterako programak egiteko, eginkizunen pilaketagatik, behin-behineko beharrak betetzeko eta hala badagokio, lan postuak horrela eskatuko balu, behin-betiko kontratazioak egitea posible izango da.

Lan baldintzak eta eginkizunak

Lansaioa Garbitaniak zehaztutakoa izango da, zerbitzuaren premien arabera. Lanegunak eta ordutegia Garbitaniak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien araberakoak. Deialdi honen xede den lanpostuaren EGINKIZUNAK, besteak beste, ondoko hauek dira:

  • Garbitaniak atez ateko bilketa zerbitzua eskaintzen duen Udalerrietan hondakinen atez ateko bilketa lanak egitea.
  • Garbitaniak dituen kamioiak egoki erabiliz agindutako herrietan zamalanak egitea, batik bat, hondakin bilketatik eratorritakoa. Alegia, kamioiak gidatzeaz gain bilketa bera burutzea.
  • Kamioiaren ardura hartzea eta ohiko garbiketa eta mantentze-lanez arduratzea, edota bere arduradunari berri ematea.
  • Larrialdi eta ekarpenguneetako bilketa eta garbiketa.
  • Intzidentziak eta sortutako hondakinen ordainketak kontrolatzeko sistemen aplikazio eta jarraipena egitea.
  • Ontzien eta posteen garbiketa eta hautsitako kirtenen ordezkapena Garbitaniak horrela erabakitzean.
  • Eskatzen zaion beste edozein lan, bere kategoriari eta proiektuari dagokiona.

Baldintzak

Deialdian parte hartu ahal izateko, ondorengo baldintzak bete behar dira:

  • 16 urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaez erretiroa hartzera behartzen duen adina bete gabe izatea.
  • Eskola-ziurtagiri edo parekoa den titulazio maila izatea.
  • Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea. Parte hartu ahal izango du, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarrenezkontideak, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere kontura edo emantzipatuta bizi direnak. Era berean, parte hartu ahal izango dute Espainiako estatuan bizi eta aurreko paragrafoetan sartu gabe dauden atzerritarrek. Hauek aukeratuak izango balira, kontratuaren objektu den jarduera burutzeko administrazioaren baimena dutela frogatu beharko dute, aipatutako kontratua egin baino lehen. Diziplinazko espedientearen bidez inongo Administrazio Publikoren Zerbitzutik baztertua ez izatea, eta funtzio publikoak betetzeko ezgaiturik ez egotea.
  • Lanpostuen eginkizunak normaltasunez betetzea galaraziko dion gaixotasunik nahiz muga fisiko edo psikikorik ez izatea.
  • Bateraezintasunik edo ezgaitasun legalik ez izatea, Herri Administrazioaren Zerbitzuan dagoen pertsonalaren bateraezintasuna arautzen duen abenduaren 26ko 53/1984 Legean xedatutakoaren arabera. Dena den, kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezina burutzen ari direnek aukeratzeko eskubidea erabili ahal izango dute, aipatutako legearekin bat etorriz.
  • Diziplina espediente bidezestatuko, autonomi erkidegoetako edo toki-erakundeetako zerbitzurik kanporatu ez izana; eta funtzio publikoak betetzeko ezgaitua ez izatea.
  • 1. hizkuntz eskakizunari dagokion euskara maila, derrigorrezkoa.
  • C gida baimena edo baliokide baten jabe izatea.

Eginkizunak

Besteak beste, kamioia gidatu eta hondakinen bilketa atez atekoa duten udalerrietan, kamioiaren mantentze lana, ontzi eta posteen garbiketa…

Eskabideak

Izangaiek 3. Oinarrian jasotako baldintza guztiak betetzen dituztela eta merituetan baloratzen dena adierazi beharko dute hautaketa prozesuan parte hartzeko aurkezten den eskabidean. (I.eranskina).Eskaera horiek Garbitania Zero Zabor S.M.ko hautaketa batzordearizuzenduko zaizkio.Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabideak ondoko baldintza hauek bete beharko ditu atzera bota ez daitezen

Hirugarren oinarrian eskatutako baldintza bakoitza eta guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek, betiere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunari dagozkiola.

Eskabidearekin batera, ondoko agiriok erantsiko dituzte:

  • Hautagaiaren pertsonalitatea eta gaitasuna egiaztatzeko dokumentazioa: nortasun-agiri nazionala edo baliokidea.
  • Deialdian parte hartzeko eskatutako tituluaren originala edo kopia konpultsatua.
  • Curriculum Vitaea.
  • Hizkuntza eskabideak betetzen direla ziurtatzen duen agiri originala edo kopia konpultsatua.
  • Bizitza laboralaren txostena, dagokionerakunde ofizialak igorria.
  • Gidatzeko baimena.
  • Merezimendu guztien zerrenda aurkeztu beharko da, oinarri hauen I. eranskinean jasotako eredua erabiliz, merezimendu horiek egiaztatzen dituzten agiriak eta guzti. Dokumentu horiek, jatorrizkoak edo fotokopia izan beharko dira. Ezin izango da baloratu eskabideak aurkezteko epearen barruan aurkeztu eta frogatu ez den merezimendurik, ezta ere, epearen barruan aurkeztuta egon arren, ondoren frogatutako merezimendurik.

Hautagaiek eskabidean adierazi beharko dute azterketen faseko ariketak Euskal Autonomia Erkidegoko zein hizkuntza ofizialetan egin nahi dituzten.

Hautaketa prozedura

Bi faseetan:

  • Oposizio aldia (60 puntu) eta lehiaketa aldia (40 puntu).
  • Deialdien hitzorduak garbitania.eus orrialdean argitaratuko dituzte.

Eskabideak aurkezteko epea eta lekua

Eskaerak, behar bezala beteta, ondorengo helbidera izango dira bidaliak:

  • Azken eguna, 2021eko urtarrilak 25.
  • Garbitania Zero Zabor S.Mren bulegoetan (Lastaola Poligonoa 3, A-12 eraikina, Ereñotzu auzoa, Hernani, 20120) aurkeztu ahalko dira, 9:00etatik 14:00etara.
  • Horrez gain, eskabideak postetxeanaurkeztu ahal izango dira, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura erkidearen 39/2015 legeak dion bezala, hurrengo helbidera: Lastaola Poligonoa 3. A-12 eraikina. 20120 (Hernani). Aipatutako Legearen 38.4 artikuluari jarraiki eskabidea postetxean aurkezten bada, irekitako kartazalean aurkeztuko da, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskabideak aurkezteko epean aurkeztu dela ziurtatzeko. Hori ezinbesteko baldintza izango da eskabideari GARBITANIA sarrera-erregistroan postetxean aurkeztutako datarekin sarrera emateko. Eskabideari jarri behar zaio zigilua.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.