Zubietako erraustegian sutea: sei mila tona hondakinentzat prestatutako depositu batean astelehenetik zegoen piztuta sua

Arg.: moyua.eus

Zubietako erraustegian, sei mila tona hondakinentzat prestatutako depositu batean astelehenetik pizturik zen suak indar hartu zuela ikusita, atzo (urtarrilak 12) Sos Deiak zerbitzura deitu zuten Donostiako erraustegiko langileek. Ondoren, Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko zentroak, SOS Deiak-ek zabaldu zuen oharra sare sozialen bidez 15:00etan; sutea piztu zela Zubietako erraustegian. Enpresako langileek ezin izan zuten haien kontutik itzali eta larrialdi zerbitzuen laguntza ezinbestekoa izan zuten sutea mendean hartzeko: “Zubietako erraustegian sute bat piztu da. Enpresako langileek larrialdi zerbitzukoen laguntzarekin, sutea kontrolpean dute”.

ARGIAk jakin ahal izan duenez, astelehenean hasi ziren Donostiako erraustegiko langileak sei mila tona hondakinentzat prestatutako depositu batean kea ikusten: “Depositu hauetan pilatzen diren milaka zabor tonaren artean hutsuneak gera daitezke, eta hutsune horietan metanoak eta halako gasak pilatuz gero, erraz piz daitezke suak, Zaldibarko zabortegian ere ikusi zenez. Mangera, pala eta gantxo batzuekin aritu ziren langileak sutea kontrolatu nahian, baina astearte eguerdian su garrek gora egin, ke asko sortzen ari zela ikusi eta Sos Deiak-era deitu zuten.

ARGIAk une hartan bertan izan zen pertsona batekin hitz egin du:Langile batzuek adierazi dute halako azpiegituretan urte askoko esperientzia badute ere ez dutela beren bizitzan halakorik ikusi eta suhiltzaileei deitu zieten beldurtu egin zirelako. Horrek guztiz hartzen badu su, depositu osoa modu librean erretzen bada, izugarrizko arazoa izango da, bai itzaltzeko, baita atmosferara botako lituzkeen dioxina eta gasengatik ere”.

Jose Ignacio Asensio buru duen erakundeak adierazi du ke detektoreek jo zutela alarma kontrol aretoan, eta berehala, instalazioetako pertsonalak larrialdi protokoloa aktibatu zuela asteartean: “Suteari aurre egiteko erraustegiko langileek aurretik ezarritako protokoloak martxan jarri dituzte eta sua itzaltzen hasi dira, eta suhiltzaileei deitu zaie gainbegira zezaten”. El Diario Vasco-n irakur daiteke sutea “azkar kontrolatu eta itzali” dutela, “inolako kalterik eragin gabe”.

Gaur “normaltasuna” erraustegian

Zubietako erraustegia 2021-01-13 (Arg.: Noaua!, Martxelo Diaz)

Zubietako erraustegia sutearen biharamunean “normaltasuna” egon dela dirudi. Azken denboraldian ikusten ari garen irudia errepikatu da, bertako tximinietatik kea ikusi da, Zubieta nahiz Usurbil aldetik gaur (urtarrilak 13) goizeko lehen ordutik kea erraustegiko tximinietatik.

Lehen adierazpenak

    • Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo alkatea: “Albiste onik ez, berriz ere, erraustegitik. Zer gertatu da? Ze erre da? Kezkaz gaude inguruan bizi garen herritarrak. Informazio osoa, gardentasuna eta kontrol publikoa exijitzen diogu Gipuzkoako Diputazioari”.
    • Luken Arkarazo, Kultura eta gazteria zinegotzia Usurbilgo Udalean: “Baina zer da hau? Sutea Zubietako Erraustegian. Ekainetik 4. istripua. Herritarron osasunaren jokatzen duen negozio ilunaren arrakalak, martxan jarri orduko irekitzen hasi dira. Lehentasuna da munstroa geratzea”.
    • Eneko Maioz, EH Bilduko Gipuzkoako koordinatzailea: “Zubietako erraustegiaren inguruan argipen guztiak eskatu dizkiogu GHK eta Foru Gobernuari. Ziurtatu dezatela dokumentuekin dena dioten bezain ondo doala. Zerbitzu publiko bat pribatizatzean kontrol publikoa ezinbestekoa da”.
    • Ainhoa Intxaurrandieta, 2011tik hona EHBilduko zinegotzia Lezon, orain Batzar Nagusietan Batzarkide: “Beste istripu bat Zubietako erraustegian????? BESTE ISTRIPU BAT ZUBIETAKO ERRAUSTEGIAN!!”
    • Aire garbiak bira nazan:Erraustegia gelditu ya! Bidea luzea da baina gezurren eta iruzurren gainetik, guztiok 1 eginik erraustegia gelditzea lortuko dugu. Guztion osasuna eta ingurumena errespetatzea besterik ez dugu eskatzen. Burua duenak ez du erraustegia nahi bere herrian, eta bihotza duenak ez du beste inoren herrian nahi”.
    • Eguzki, Euskal Herriko erakunde ekologista eta antinuklearra: Orain sutea Gipuzkoako erraustegian. Azpiegitura moderno eta berri honek dagoeneko lau istripu izan ditu”.

Informazio gehiago

 

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.