Gaur 17:30ean hasita, “Etxerako, elkarbizitzarako, bakerako bidean gara” manifestazioa Usurbilen

Sarek, Bake Bideak eta Bakegileek deituta “etxerako, elkarbizitzarako, bakerako bidean gara” lemapean, euskal presoen eskubideen aldeko ekimenak egingo dituzte gaur arratsaldean Euskal Herriko 239 hiritan, herritan eta auzotan. Usurbilen manifestazioa antolatu da arratsaldeko 17:30etan eta Mikel Laboa plazatik hasiko da:

Sare Herritarra: “Anitzak izango dira herrietan aurrera eramango diren mobilizazioak; giza-kateak, mosaikoak, manifestazioak, ekitaldi musikatuak… aniztasuna ez baita falta izaten sekula urtarrileko mobilizazio berezi honetan. Guztiek ordea ekimen bateratu bat eramango dugu aurrera; “argiztatutako bidea”, hau da, mugikorreko argiak baliatuz osatutako argazkia. Kaleak jendez betetzea espero dugu. Ez pandemiak, ez eguraldiaren aurreikuspenek, ez dute gehiegi laguntzen, baina ziur gaude ditugun datuak ikusita aurten ere milaka herritar batuko direla euskal presoen eskubideen urraketak amaitzeko, eta Euskal Herrira itzultzen hasteko deialdiarekin, bizikidetzaren eta bakearen alde. Mobilizazioak osasun-segurtasunerako neurri guztiak errespetatuta egingo dira. Leku zabaletan, non guztiok izango dugun aukera bakea, konponbidea eta bizikidetza aldarrikatzeko”.

Gaur goizean horien atariko ekitaldia egin du Sarek Bilboko Euskalduna Jauregian. Hego Euskal Herriko alderdi politiko eta sindikatuetako ordezkaritza zabala elkartu da bertan: EAJko, EH Bilduko, Elkarrekin Podemoseko eta Geroa Baiko ordezkariek parte hartu dute, ELA, LAB, UGT, CCOO, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuetako ordezkaritza bat ere han izan da, eta deialdiarekin bat egin dute Kataluniako alderdi zenbaitek eta beste hainbeste norbanakok. Han izan dira, adibidez, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia eta Quim Torra Kataluniako presidente ohia.

Arg.: @sare_herritarra

Mobilizazio esanguratsuenak

Mobilizazio gehienak eta esanguratsuenak gaur arratsaldean egingo dira.

  • Bilbon 16:30ean hasiko da Plaza Eliptikotik (Moyua Plaza) manifestazioa, eta 17:30ean amaituko da udalaren aurrean, ekitaldi nagusiarekin. Iñaki Goirizelaia EHUko errektore ohiak eta Amaia Goirigolzarri abokatuak hartuko dute hitza.
  • Baionan giza kate argitsu bat egingo dute, eta Errobi ibaiaren inguruak argiztatzea izango da helburu, Aturriraino, zortzi eremutan banatuta, Argi Dugu lelopean. Bake Bidean mugimenduak emandako informazioaren arabera, 18:00etan izango da giza katearen hasiera, eta 18:30ean amaituko da. Gainera, azpimarratu zuen egitasmoarekin bat egin dutela, besteak beste, kultur, ekonomia eta politika arloko zenbait eragilek eta norbanakok. Esaterako, 120 hautetsik baino gehiagok eman dute izena giza katean, eta horien guztien izenean Jean François Irigoyen Donibaneko auzapezak eta Chantal Erguy Aiziritzekoak (Nafarroa Beherea) hartuko dute hitza. Anaiz Funosas eta Mixel Berhokoirigoien bakegileek ere hitz egingo dute.
  • Araban hamazazpi herritan egingo dira, eta, Sareren arabera, ekitaldi esanguratsuenak Gasteizkoa, Aguraingoa, Urduñakoa eta Laudiokoa izango dira.
  • Bizkaian 74 herrik egin dute bat, eta, besteak beste, Elorriokoa, Lekeitiokoa eta Portugaletekoa nabarmendu dituzte.
  • Gipuzkoan 69 herrik egin dute bat aldarriarekin, eta Hernanikoa, Azpeitikoa eta Arrasatekoa azpimarratu dituzte, besteak beste.
  • Nafarroan 78 lekutan egingo dira mobilizazioak, eta Iruñeko Alde Zaharrekoa, Tafallakoa eta Etxarri Aranatzekoa izan daitezke ikusgarrienetako batzuk.

Atxikimenduak

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.