Atzo (urtarrilak 4) N-634 errepideko Troia eta Txikierdi arteko mendi magala egonkortzeko lanekin hasi ziren berriz. Azken bi asteetan erabat zabalik izan da N-634 errepidea bi norazkoetan eta orain, mendi aldeko erreia itxita izango da lanak bukatu bitartean. Abenduaren 1etik aurrera Txikierdi eta Troia artean, N634 errepideko errei bat itxi egin zen bertako mendi magala egonkortzeko, Donostia-Usurbil norazkoan hain zuzen ere. Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo ditu lan hauek eta guztira, hiru hilabete inguru iraungo dute.
Ibilgailuentzako semaforoa 24 orduz
Lan hauek amaitu bitartean, ibilgailuen joan etorria kudeatzeko behin-behinean semaforoak jarriko dira 24 orduz, asteburuak eta gauak barne.
Oinezkoen semaforoa ez da martxan egongo
Oinezkoek Troiatik pasatzeko aukera izango dute, orain arte bezala, baina bertan dagoen semaforoa ez da martxan egongo.
Arg.: Noaua!