Gaur 17:00etan Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak zaldi gainean helduko dira Usurbila eta etxetik agurtzeko deia egin dute

Gaur (urtarrilak 5) arratsaldean Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak zaldi gainean helduko dira Usurbila koronabirusari aurre egiteko prebentzio neurri zorrotzak beteta. Erregeen etorrera prestatzen dabiltzan Ziortza Gazte Elkarteko kideek adierazi dutenez, abenduaren 24ko Olentzeroren bira eredu gisa hartu eta urte luzez antolatu izan duten erregeen kabalgatara egokitu dute. Olarrondon arratsaldeko 17:00etan hasiera emango diote eta ondoren, Kaxkoa eta Santuenea zeharkatu eta Urdaiagan amaituko dute ibilbidea geldiunerik gabe. Kabalgata etxetik ikusteko eskaera egin dute hiru erregeek eta 19:00etan, mezua helaraziko diete usurbildarrei Noaua!ren bidez.

Geldialdirik gabe

Urdaiagatik abiatu izan da urtero errege kabalgata. Antortxeroek argiztaturiko ibilbidean Santuenea edota herri erdigunea zeharkatu ostean frontoian egin izan zaie harrera, bertan ospatu izan da azken ekitaldia eta haurrek ere Meltxor, Gaspar eta Baltasarrengana hurbiltzeko aukera izan dute. Gaurko kabalgata ez da horrela izango. Bidea aurreko urteen antzera zaldi gainean egingo dute baina bakarrik egingo dute, antortxerorik gabe. Duela astebete Olentzerok egin zuen moduan, ez dute geldialdirik egingo.

Ziortza Gazte Elkartea: “Covid19a dela eta, prebentzio neurriak zorrotz betetzeko deia egiten dugu. Kabalgata etxetik ikusteko eskaera egiten dizuegu. Covid19ari edozein ihesbide ixtea, erregeengana ez gerturatzea da. Aurreko urteetan igarotzen ziren kaleak zeharkatzeko ahalegina egingo dute erregeek, baina esandakoa, kabalgata etxetik ikusteko eskaera egiten dizuegu. Erregeak etxetik agurtu ditzagun. Aurten halabeharrez, bizi dugun pandemia egoera tarteko, ezingo gara erregeengana gerturatu. Haiei aurre hartuz, beste urteetan goizez frontoian egin ohi den gutun bilketa ere ez da izango oraingoan, prebentzio neurri gisara. Baina gutunak bildu bilduko dituzte, covid19a tarteko ordea beste modu batean. Sutegin postontzi bat jarri dute”.

Erregeen mezua

Aurten Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeei ez zaie harrera egingo frontoian, baina mezua zabaltzeko modua bilatu dute. Arratsaldeko 19:00etan Noaua!ren bidez helaraziko dute mezua.

Gutun bilketa postontzietan

Bizi dugun pandemia egoera tarteko, erregeengana ezin da gerturatu. Beste urteetan goizez frontoian egin ohi den gutun bilketa ere ez da egin eta beraz, gutunak biltzen hasi dira Sutegin dagoen postontzian.

Arg.: Noaua!

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.