Usurbilgo Udalak eta Ziortza Gazte Elkarteak antolatuta, gaur (urtarrilak 3) euskarazko zinea eskainiko da Sutegiko auditorioan: “Ipuin-herriko berriak”. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta sarrerak aurrez erosi ditzakezue usurbilkultura.eus atarian (edukieta mugatua).
Ipuin-herriko berriak
Hontz jaunak, bere zuhaitzera igota, “Ipuin-herriko berriak” egunkaria irakurtzen du goizero-goizero. Bertan, Ipuin-herrin gertatzen diren istorio zoragarriak kontatzen dira. Baina, batez ere, herriko biztanle guztien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioen berri ematen du egunkariak. Zikoina andereñoak, Bele jaunak eta gainerako lagunek kuadrilla dibertigarria osatzen dute. Nahiz eta batzuetan iritzi ezberdinak izan, asko zaintzen dute elkar. Gozatu euren abentura dibertigarriez ipuin zirraragarri honetan. Alegia klasikoa, umore bihurri eta modernoarekin.
Fitxa teknikoa
- Nori zuzendua: Publiko guztientzako egokia.
- Generoa: Animazioa
- Iraupena: 80 minutu
- Herrialdea: Holanda
- Urtea: 2018
- Zuzendariak: Jens Møller eta Freek Quartier
- Gidoia: Sandy Volckaert
- Musika: Ruud Bos