Gaurko egunez 40 urte, 1980ko abenduak 31

Arg.: Javier Gallego ( Kutxateka.eus)

1980ko abenduaren 31a ere egun gogorra izan zen Usurbilen eta Euskal Herri osoan. Bezperan, Joxe Martin Sagardia herriko iheslaria, BVE (Batallon Vasco Español) komando parapolizialak erail zuen atentatu batean Miarritzen. Gorpua ahalik eta azkarren etxera ekarri behar zen eta zalantzarik gabe, herritarrek ahalegin handia egin zuten hori horrela gerta zedin.

Javier Gallego argazkilariari esker egun horretan gertatu zena grafikoki ikusteko aukera izan dugu. Kutxa Fundazioko Fototekan topatu ditugun argazkiei esker, Joxe Martinen gorpua herrira nola ekarri zuten jakin dugu. Herritarrek BVEk egindako ekintza gogor salatu zuten. Lehen omenaldia Miarritzen egin zitzaion eta handik muga igaro ondoren Usurbilera ekarri zuten. Inoiz gertatu ez bezala, omenaldi honetan Espainiar Kontsularen ordezkaritza egon zen Joxe Martinen senitartekoei bere dolumina adierazten. Garaiko egunkariek Espainiako Gobernuaren aurpegi garbiketa bat izan zela adierazi zuten, ekintza hauekin zerikusirik bazutela eskutatzeko hain zuzen ere.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Javier Gallego ( Kutxateka.eus)

Muga igarotzeko zailtasun ugari zain bazituzten ere, hilkapera zeraman autoaren atzetik beste 40 auto joan ziren Usurbileraino. Errepide nagusitik etorri ziren Lezo, Orereta, Donostia, Lasarte-Oria eta Usurbil gurutzatuz eta bertan bildu ziren ehunka herritarren azken agurra jaso zuen. Usurbilera iritsi ondoren, bere lagunek gorpua bizkarrean hartuta, bere amaren tanbernara (Bar Elena) eraman zuten eta bertan ezarri zen hilkapera.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Javier Gallego ( Kutxateka.eus)

Hurrengo egunean, urtarrilaren 1ean, bere hileta egin zen herriko frontoian. Milaka lagun bildu ziren bertan (ia 6.000 pertsona inguru orduko Egin egunkariak kaleratu zuen arabera) Joxe Martini azken agurra ematera. Orduan HASIko buruzagia zen Santi Brouard eta HBko beste ordezkari batzuk parte hartu zuten omenaldian. Urtarrilaren 3an, berriz, Miarritzen manifestaldi jendetsua burutu zen Joxe Martinen erailketa salatzeko.

Arg.: Javier Gallego ( Kutxateka.eus)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.