Gaur Olentzero kamioi ibiltari batean auzoz auzo ibiliko da herrian zehar

olentzero-personalizado.gif (400×332) | Proyectos educacion infantil, Gifs,  Educacion infantil

Koronabirusak eragindako neurriak betetze aldera, gaur, abenduak 24, Olentzero auzoz auzo ibiliko da herrian zehar. Ez da iaz bezala izango kalejira jendetsurik ospatuko, ez zaio dema plazan harrera egingo. Usurbilgo etxetako ataritik igaroko da eta bakoitzak etxetik mugitu ere egin gabe agurtzeko aukera izango dute. Ibilbidearen amaieran Olentzeroren mezua Youtubeko NOAUA! TB kanalean ikusi eta entzuteko aukera izango da. Ekimen hau hainbat usurbildar norbanako eta eragile talde baten laguntzaz ospatuko da, prebentzio eta neurri guztiak beteaz.

Ekimen ibiltaria, geldiunerik gabea

Olentzero kamioi ibiltari batean egoki eserita joango da eta berak agurtuko ditu herritarrak, helduak zein umeak. Ekimen ibiltaria izango denez ez da geldiunerik egingo. Arratsaldeko 18:00etan Aginagan abiatu eta gutxi gorabehera pare bat ordu beranduago amaituko da Kaxkoan. Bidean, auzo guztiak zeharkatuko ditu. Olentzerok egingo duen ibilbidearen noranzkoa finkatua dago, baita gune bakoitzetik ze orduren bueltan igaroko den. Antolatzaileen esanetan, gerta daiteke auzo batetik besterako bidean pixka bat berandutzea. Ibilbide amaieran Olentzeroren mezua ikusi eta entzuteko aukera izango da, Youtubeko NOAUA! TB kanalean.

Gutunentzako postontziak

Olentzerori gutuna bidaltzeko postontzi bereziak egokitu dituzte. Gaur bertan auzoz auzoko bira egiten ari den bitartean, gutun hauek biltzen joango da Olentzero.

Gutunentzako postontziak: Aginagako Arraten, Santueneko Gure Elkartean, Zubietako Alamandegin. Eta Kaxkoan: Artzabal, Laukote, Laurok, Txirrista, Liburutegia, Txiriboga, Kale Nagusiko Ogi Berri eta Aizpurua okindegiak, Txalaka eta Udarregi.

Olentzero, auzoz auzo

  • Eguna: abenduak 24, osteguna.
  • Ordua: 18:00-19:30.
  • Olentzero auzoz auzo norabide honetan: Aginaga, Txokoalde, Urdaiaga, Santuenea, Zubieta, Txikierdi, Troiatik gora Kalezar eta Kaxkoa (Munalurra, Atxegalde eta herri erdigunea).

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.