Usurbilgo Tadamun elkarguneak bi erakusketa antolatu ditu datozen bi asteetarako: “Emakumeak, elikadura-burujabetzaren protagonistak. Kubatarren eta euskaldunen bizipenak” argazki erakusketa eta “Tasioren Cuba” komiki bineten erakusketa. Biak Sutegiko erakusketa aretoan ikusgai egongo dira.
Abenduaren 4tik 13ra
“Emakumeak, elikadura-burujabetzaren protagonistak. Kubatarren eta euskaldunen bizipenak” argazki erakusketa abenduaren 4tik 13ra ikusgai egongo da. Erakusketa honek, zortzi emakume nekazari kubatarren eta zortzi euskal nekazarien eguneroko lana biltzen ditu, emakumeen biografiek eta 40 argazki baino gehiagok osatzen dutelarik erakusketa. Argazki dokumentalak Josu Trueba eta Pau Coll-ek eginak dira. Euskadi-Cuba Elkartearen eskariz eta EHNE-Bizkaiaren laguntzaz sortu zen.
Abenduaren 14tik 20ra
“Tasioren Cuba” erakusketa abenduaren 14tik 20ra ikusgai egongo da. Tasio umorista grafikoak “Cuba información” egunkarirako egin zituen binetak biltzen dituen erakusketa da.
Informazio gehiago