Abenduaren 6an “Koko dragoi txikia oihanean” haurrentzako euskarazko zinea Sutegiko auditorioan

Usurbilgo Udalak eta Ziortza Gazte Elkarteak antolatuta, abenduaren 6an (igandea) haurrentzako euskarazko zine zikloa antolatu dute: “Koko dragoi txikia oihanean”. Sutegiko auditorioan eskainiko da (edukiera 78 lagun), arratsaldeko 17:00etan. Sarrera 3 euro ordaindu behar da eta aldez aurretik usurbilkultura.eus atarian eskuratu beharko da.

Koko dragoi txikia oihanean

Anthony Power zuzendariaren film alemaniarra La Galera argitaletxearen telesail ezagunean eta haurrentzako ipuinetan dago oinarritua. Koko eta haren lagunak, Oskar eta Matilde, 2015eko Gabonetan estreinatu zen film bateko protagonistak izan ziren. Su dragoiak eta gourmet dragoiak elkarrekin oporretan joatekoak dira lehen aldiz, bi tribuen arteko adiskidetasun harremanak sendotzeko. Koko su dragoi txikia eta Oskar gourmet dragoia, berriz, etsita daude beren lagunik onenari, Matilda arantzurdeari, ez diotelako eurekin bidaian joaten uzten, dragoia ez delako. Hala bada, Matilda udalekura eramango dituen itsasontziaren barruan ezkutatzea erabaki dute. Beren bizitzako oporrik onenak izango dira hauek! Baina usteak erdia ustel, eta ur dragoi basatiak eta landare haragijaleak direla-eta, itxarondako abentura handia uste baino korapilatsuagoa suertatuko zaie.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Anthony Power.
  • Herrialdea: Alemania
  • Iraupena: 83 min.
  • Estreinaldi urtea: 2018 (euskaraz: 2020).

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.