Urtero bezala, Noaua! Kultur Elkarteak, San Tomaseko babarrun eta sagardo lehiaketak antolatu ditu. Pandemiak eragindako egoeraren ondorioz, aurten ez da San Tomas Eguna ospatuko, baina bai babarrun eta sagardo lehiaketak. Lehiaketetan parte hartzeko epea abenduaren 9tik 11ra zabalduko da. Epe horretan izena eman eta babarrunak eta sagardoa Noaua! Kultur Elkartearen egoitzara eraman daitezke.
Izen ematea
- Abenduaren 9tik 11ra, Noaua! Kultur Elkartearen egoitzan.
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00-13:00/16:30-18:30.
- Informazio gehiago: 943 360 321.
Babarrun lehiaketa
- Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
- Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
– Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak…
– Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
– Berdintasuna: tamainaz, kolorez… elkarren berdinak izatea.
– Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore…) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
– Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.
Sagardo lehiaketa
- Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.
- Sagardoa etxean egiten duen usurbildarrek parte hartu ahal izango dute.
- Ssagardotegiek ezingo dute parte hartu lehiaketa honetan.
Sari banaketa
Sari banaketa eguna ere finkatu da: abenduak 20, igandea. Bertan, Usurbilen ekoizten den babarrun eta sagardoa sarituko da.
Sagardo eta babarrun lehiaketen sariak
- saria 150 euro eta txapela.
- saria: 90 euro eta kopa.
- saria: 50 euro.