Usurbilgo Aztarrika Gazte Asanbladak antolatuta, azaroaren 27 eta 28an Gazte Eguna: “Orain eta ozen”

Asteburu honetarako Gazte Eguna antolatu du Usurbilgo Aztarrika Gazte Asanbladak “Orain eta ozen” lemapean. Azaroaren 27 eta 28rako ekimen desberdinak antolatu dira: pandemiak gazteengan izandako eragina, gazte espazioak, autogestioa eta gazteen bizi proiektuak ahotan hartuta, mobilizazioa eta tailerrak.

Aztarrika Gazte Asanbladak herrian bizi dugun osasun krisialdira egokitu du Gazte Eguna. Pandemia gazterian izandako eragina izango da gai zentrala: hezkuntzan, aisialdian, enpleguan, bizi proiektuetan, zaintza lanetan, osasunean… Aurreko hilabeteetan gai hauei buruzko galdetegi bat prestatu zuten herriko gazteei zuzendua eta orain emaitzak, adinaren, generoaren eta okupazioaren arabera aztertu dituzte.

Aztarrika Gazte Asanblada: “Herriko talde edo eragileak indarrak batzeko unea da, denok bide berean aurrera egiteko. Elkar babesten badugu orduan lortuko dugu aldaketa bat. Orain inoiz baino gehiago ulertu dugu kolektibo bat garela eta elkar eragin izugarria dugula eta elkar eragin hori zerbait positiboan bideratu dezakegula”.

Azaroak 27, ostirala

  • 19:00 Askatasuna plazan: “Usurbildarron gazte ahotsa: pandemiaren ondorioak gazteongan”.

Azaroak 28, larunbata

  • 11:00 Askatasuna plazan: “Gazte espazioak eta autogestioa”.
  • 17:30 Mobilizazioa: “Gazteon bizi proiektuekin zer?”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.