Usurbilgo Udalak jakinarazita, abenduaren 1etik aurrera (asteartea), Txikierdi eta Troia artean, N634 errepideko errei bat itxi egingo da bertako pareta egonkortzeko, Donostia-Usurbil norazkoan hain zuzen ere. Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo ditu lan hauek eta hiru hilabete iraungo dute.
Ibilgailuentzako semaforoa 24 orduz
Lan hauek amaitu bitartean, ibilgailuen joan etorria kudeatzeko behin-behinean semaforoak jarriko dira 24 orduz, asteburuak eta gauak barne.
Oinezkoen semaforoa ez da martxan egongo
Oinezkoek Troiatik pasatzeko aukera izango dute, orain arte bezala, baina bertan dagoen semaforoa ez da martxan egongo.