Azaroaren 26an osoko ohiko bilkura egingo da Udaleko udalbatza aretoan

Azaroaren 26an (osteguna), osoko ohiko bilkura egingo da Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan, 18:00tan. Koronabirusaren ondorioz, orain arte egin den moduan, udalbatza aretoan neurriak hartuko dira. Leku guztietan bezala aretora sartu aurretik eskuak garbituko dira, maskara jantzita sartu beharko da eta distantziak errespetatuko dira.

Gai-zerrenda

  1. 2020/10/29ko bilkurako aktaren onespena.
  2. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2020ko urriaren 13tik azaroaren 13ra (2020/788-2020/884).
  3. 2021eko Egutegi Fiskalaren onarpena.
  4. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea eta Usurbilgo Udalaren arteko hitzarmenaren onarpena, hizkuntza prestakuntza eta normalizazioaren arloari lotua.
  5. Erakunde Adierazpena: Azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Eguna.
  6. Mozioa: 1978 eta 1999 bitartean motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei 5/2019 Legeak eskainiko dien erreparazioa (Egiari Zor Fundazioa).
  7. Erakunde Adierazpena: Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna.
  8. Erakunde Adierazpena: Mendebaldeko Saharako su-etenaren amaiera.
  9. Galdera-eskaerak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.