a
Azaroaren 25ean (asteazkena) Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna da. Euskal Herri osoan ekimenak eta mobilizazioak antolatu dira. Usurbilen ere, Kafetertuliak (Usurbilgo neska* gazteen talde feminista!) egitaraua osatu du.
a
Askatasuna plaza
- 16:15 Buruberoki tailerra.
- 17:15 Kale apainketa.
- 18:15 Autobusa Lasarte-Oriara (San Inazio kaleko autobus geltokian)
- 19:00 Lasarte-Oriako Okendo plazan mobilizazioa.
Kafetertulia
Badator A25! Usurbilgo neska* gazteok ez gara ixilik geldituko. Anima zaitez herria feminismoz bustitzera. “Normaltasun” heteropatriarkalaren aurrean kaleak hartuko ditugu. Usurbilgo neska* gazteok elkar zainduz. Autodefentsa feminista!
a
Buruntzaldeko Neska* Gazteak
Geroz eta gutxiago geratzen da A25erako! Buruntzaldeako neska* gazteok prest gaude “normaltasun” heteropatriarkalaren aurrean kaleak hartzeko! Hortaz, Buruntzaldeako NGok Lasarte autodefentsa feministaz beteko dugu, guztiok batera, elkar zainduz, aurrera egingo dugulako!