Usurbilgo Udalak jakinarazi du Lanbideren enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2020ko dirulaguntzen baitan, langabetuak lan merkatuan txertatzeko programa martxan dagoela. Beterri-Buruntzako udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) sustatutako programa da, bereziki, ohiko merkatuan txertatzeko arazoak dituzten taldeei zuzenduta dago. Guztira, 18 lagun kontratatuko dituzte: Usurbilen bost hilabeterako lau postu izango dira, lanaldi osokoak. Gaur argitaratu dute izena emateko eskaintza Lanbiden: lanbide.euskadi.net
Udal brigadan lan egiteko enplegu programa
Zeregin anitzetarako operario gisa udal brigadan lan egiteko enplegu programa da, ohiko lan-merkatuan txertatzeko arazoak dituzten kolektiboei zuzendua, batik bat, lehentasunez:
- Emakumeei (%40).
- DSBE Diru Sarrera Bermatzeko Errenta (RGI) kobratzen dutenei (%30).
- 55 urte baino zaharragoei (%15).
- Gainerakoan, kolektibo hauetakoak izan behar dute: 45 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabetuak eta Covid19-ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu ondoren lana galdu dutenak.
Baloratuko diren baldintzak
- Euskararen ezagutza.
- Obra eta zerbitzutako (igeltsero, pintore, garbitzaile…) eta lorezaintzan lanbideetan peoitza lanetan izandako esperientzia.
- Lanpostuarekiko motibazioa eta interesa.
- Lana egingo duen udalerrian bizitzea.
Hautaketa prozesua
Hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko Lanbiden argitaratu den lan eskaintzan eman behar da izena. Lanbidek jasotako curriculum guztiak aztertu, eta eskualdeko udaletara bideratuko ditu. Elkarrizketa bidez hautatuko dira, ondoren.
Informazio gehiago
- enplegu@usurbil.eus
- usurbil.eus
- 943 371 951 (Usurbilgo Udala)