Oiardo Kiroldegia (Arg.: Usurbilgo Udala)
Eusko Jaurlaritzak eta EAEko aldundiek kiroldegietako neurriak gehiago zorroztu dituzte. Azaroaren 7an hainbat neurri indarrean jarri ziren eta horiez gain, neurri gehiago etorri jarri dira matxan azaroaren 16tik aurrera:
- Bertan behera geldituko dira 6 eta 16 urte artekoen ikastaroak: LH1, LH2, LH3 eta LH4ko igeriketa ikastaroak eta zumba gazte taldea.
- Ezingo da dutxarik hartu igerilekuko aldageletan. Igerilekuko dutxetan kloroa kendu, eta aldageletan lehortu eta aldatu baino ezingo da egin, maskara jantzita une oro.
- Mantendu egingo dira haurtxoen igeriketa eta HH4 eta HH5 taldeen saioak.
- Igeriketa ikastaroak bertan behera gelditu direnez, gainerako erabiltzaileek ordu horietan txanda eskatu ahal izango dute.