Azaroaren 11n San Martin Eguna ospatu zen Euskal Herri osoan. Egungo egoera berezi izan arren, Udarregi ikastolako HH eta LH maila guztietako ikasle-irakasleek, euskal ondarearen transmisioa bultzatuz, Azaroak 11 kanta eta 2 Euskal dantza (Pintx dantza -errumaniarra- eta Txulalai dantza) eginez San Martin Eguna ospatu zuten: “Gauden egoerara egokitu gara, neurriak mantenduz, musukoarekin, une eta gune ezberdinetan kokatuz eta guztiok kantu eta dantzarekinbat eginez, ilusioz eta alaitasunez”.
Ospakizunaren inguruko bideoa kaleratu dute: