Eusko Jaurlaritzak hartutako azken neurriak direla-eta, gaurtik aurrera bertan behera gelditzen da Eskola Kirola eta klub federatuen jarduna

Oiardo Kiroldegia (Arg.: Usurbilgo Udala)

Azaroaren 7tik aurrera indarrean dira Eusko Jaurlaritzak koronabirusa dela-eta hartutako neurriak: etxeratze-agindua 22:00etara aurreratzea, taberna eta jatetxeak ixtea edo maskararen erabilera orokortu eta derrigorrezkoa agindu zituen, besteak beste. Argitaratutako zenbait neurriren zehaztasunak, ordea, gaur bideratu zaizkiei udaletxeei, bereziki kirolaren esparrun dauden neurriak. Hori dela eta, Udalari dagokion alorrean, gaurtik aurrera (azaroak 9), bertan behera gelditzen da Eskola Kirola eta klub federatuen jarduna.

Kiroldegiko ikastaroak egin daitezke

Kiroldegiko ikastaroak egin daitezke, beti ere, neurri berriak kontuan hartuta:

  • Saio guztiak maskararekin egin behar dira (igerilekuan salbu).
  • Gehienez seiko taldeetan antola behar dira.
  • Igerilekukoak salbu, ezingo dira aldagelak erabili.
  • Gainerako establezimendu eta lokalen antzera, 21:00etara aurreratzen da kiroldegiaren itxiera.

Bestelako udal-zerbitzuak eta agenda

Bestelako udal-zerbitzuei eta agendari dagokienez, Udalak guztiei eutsiko diela jakinarazi du, hori bai zenbait moldaketa eginda eta segurtasun neurriak hartuta:

  • Zahartze aktiboa sustatzeko udalak antolatutako saioek aurrera jarraituko dute.
  • Azarorako iragarritako kultur eskaintzak aurrera jarrituko du.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.