Arg.: Noaua!
Gaur (azaroak 6), goizeko 8:00etatik aurrera 634 errepide nagusia gurutzatzeko erabiltzen den Etxealdiako oinezkoentzako zubia ordu batzuez itxita egongo da, Gipuzkoako Foru Aldundiak udan zehar egindako konponketa lanak guztiz amaitzeko. Usurbilgo Udalaren arabera, arratsalderako irekita egotea espero da. Tren geltokira nahiz Santuene aldera joan edota Santuene aldetik Kaxko alderako bidea oinez egin behar dutenentzat, joan etorri hauetarako bi bide alternatibo daude: Zumartegi industrialdea eta Bizkarre.
Udan itxita
Uztailaren 6an hasi zituzten zubiaren berritze lanak, zubira igotzeko eskilarak eta aldapa egokitzen aritu ziren. Hasiera batean hilabeterako itxita egon behar zuen, azkenean bi hilabetez egon zen etenda. Irailean zubia berriz zabaldu zen eta orain azken lanekin dabiltza.