Espainiako Espetxe Instituzioen Idazkaritza Nagusiak Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga Aranjuezko kartzelatik Martutenekora ekarriko dituztela jakinarazi du

Azaroaren 4an jakin genuen Espainiako Espetxe Instituzioen Idazkaritza Nagusiak beste bost preso Euskal Herriratuko edo Euskal Herritik gertu dauden kartzeletara hurbilduko dituela, horien artean Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga herritarrak; Aranjuezeko espetxetik Martutenekora ekarriko dituztela hain zuzen ere. Biei hamabi urteko zigorra ezarri zieten, eta hirugarren gradua eman diete. Ekainaren 23an 11 urte bete dira espetxeratu zituztenetik. Indarrean den espainiar legedia eskutan hartuta, 2018az geroztik kalean behar zuten. Lekuz aldatzeko erabakia Usurbilen Nahi Ditugu bilgunetik jakinarazi da, presoen eta haien senideen eskubideen alde herrian urteak lanean daramatzan bilgunetik. Gogoan izan amen moduluan egon zela Olatz Lasagabaster Valentziako Piccasenteko espetxean, Xua jaio zenetik. Egun, udan jaio zen Maddi txikiarekin ere hala zegoen Aranjuezko espetxean.

Irteera baimenak aurretik baimenduak

Irteera baimenak baimenduak zituzten (epaileak hala aginduta) baina Valentziako Piccasenteko espetxeak ez zituen gauzatu. Graduen aldaketa prozesuetarako eta baldintzapeko askatasunerako  prozedura bat dago eta, tartean baimen-irteerak gauzatu izana. Dena korrika eta presaka egin da baina azkenean helburua lortu da, askatasuna lortzea egun batzuetarako bada ere.

Bideodeiak egitera ukatuak

Iraila amaieran, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak egindako elkarretaratzean Olatzek eta Patxik urte hasieran haiengandik bereizi zuten Xua ia 8 hilabete zeramatzatela ikusi eta besarkatu gabe salatu zuen. Koronabirusak aurrez aurreko bisitak egitea eragotzi arren, telematikoki ere ukatu egin zieten bideodeien bidez, Olatz eta Patxiri alaba Xuarekin harremanetan jartzea. Horixe Patxi Urangak alabarekin komunikatu ahal izateko duela hilabeteko eskaerari espetxeko zuzendariak emandako erantzuna: “Ez da egokia. Momentuz ez behar beste justifikatua”.

Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak irailean egindako adierazpenak:  “Olatz dagoen moduluan Covid19ko kasu bat eman zela-eta, isolatua eta inolako bisitarik gabe egon da oraintxe arte. Euskal preso politikoak dauden Espainiako 44 espetxeetatik 30etan aurrez aurreko bisitak etenda daude. Lokutoriokoak ere gero eta zailtasun handiagoekin egiten dira. Xua lokutorio bateko bisitara, hau da, kristala tartean duen kabinetan egiten diren bisitetara eramatea, pentsaezina da. Hiru urtera arte, egunero, amarekin bizi izan den haur batentzat, ez bere ama eta ezta aita ere besarkatu ezinak sekulako frustrazioa eragingo lioke. Hala eta guzti ere, bideodeiak egiteko baimena: ez da egokia. Ez dago aski justifikatua”. 

Espetxe Erakundeek hartutako erabakia gauzatzen denean, isolamendu hau hautsi eta etxera gerturatuko dituzte Olatz, Patxi eta Maddi txikia.

Mari Karmen Antza: Eskerrik asko denoi

Olatz eta Patxiren senideak, tartean Mari Karmen Antza (Olatzen ama) berria jakin bezain pronto Maddi, Olatz eta Patxirengana joan dira, izan ere gaur 3. gradua aplikatuz gero, bertan kalera ateratzeko aukera izango baitute. Lerro hauetatik Mari Karmenek interesa jarri duten guztie eskerrak eman nahi dizkie eta barkamena eskatu du telefono dei uholdeari ezin ezin diolako erantzun.

Mugimendu gehiago

Mugimendu gehiago izan dira. Xabier Perez Aldunate ere Euskal Herriratu egin dute, Kordobatik Iruñera ekarrita. 2005etik dago espetxean, hogei urteko zigorra betetzen. Joseba Segurola, berriz, Murtziako presondegitik Burgoskora eramango dute. 2003tik dago preso, hogei urteko zigorra betetzen. Kartzela horretara hurbilduko dute Aitor Garcia ere; 2001etik dago preso, 30 urteko zigorra betetzen. Jaenen dago orain.

Etxerat elkartea

“Pasa berri den asteburu honetan, euskal presoen senitartekoek eta hurbilekoek hainbat arazo izan dituzte bisitak egin ahal izateko Estatu espainiarreko espetxeetara egiten dituzten joan-etorrietan, arazo hauek pandemiak eragiten duen errealitate korapilatsuari gehitzen zaizkio.

Puerto I, Puerto III eta Avilako espetxeetara joan ziren bederatzi senideri administrazio-espedientea ireki diete, perimetroan itxitako lurraldeak zeharkatzeagatik. Teruelgo espetxean senide batek bisita galdu zuen, larrialdi-egoerarengatik baita ere.

Inork ez du konfinamendurik hautsi. Senideek bidaia egiteko arrazoi justifikatuak frogatzen zituzten agiriak eraman dituzte: bisita baimenduen egiaztagiria eta, gainera, ondoren, bisita egin izanaren egiaztagiria, espetxe guztietan emana, Granadan izan ezik.

Gaur egun, 187 presotik 170 baino gehiago EAEtik eta Nafarroatik kanpoko espetxeetan daude. Euskal presoen senide eta hurbilekoei egoera hau bizitzera behartzen diete; presoak euskal espetxeetan baleude, espetxe-legeak aholkatzen duen bezala eta ziklo politiko berriak zehazten duen bezala, ez lukete bidaiatzeko beharrik izango ezta Estatu espainiarrean hainbat lurralde zeharkatzekoa ere.

Estatu espainiarreko espetxeetan, Covid-19 dela eta, komunikazioak murriztu edo bertan behera utzi zirenetik 10 hilabete igaro dira dagoeneko. Frantziako espetxeetan gertatzen dena ere oso zaila da senideentzat, non, gainera, hizkuntza ez ezagutzearen arazo erantsia duten. Azken batean, egoera jasanezina da, euskal presoei eta haien senideek etengabe ziurgabetasuna jasaten baitute.

Berriro diogu euskal presoak lehenbailehen Euskal Herriko espetxeetara eraman beharko dituztela, Zaballara, gero eta handiagoak baitira kartzelaratutako pertsonek eta haien familiek jasaten dituzten urruntzearen ondorio konponezinak”.

Informazio gehiago

One thought on “Espainiako Espetxe Instituzioen Idazkaritza Nagusiak Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga Aranjuezko kartzelatik Martutenekora ekarriko dituztela jakinarazi du

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.