Duela minutu gutxi jaso dugun berria, Aranjuezko espetxean ziren Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga herritarrei, 3. gradua aplikatu eta Martutenera lekuz aldatuko dituzte (+) gaur bertan. Biei, irteera baimena eman diete eta hasiera batean Euskal Herrira etortzeko oztopoak egon arren (koronabirusa dela-eta), azkenean Usurbilera itzuliko dira eta asteartera arte kalean egoteko aukera izango dute. Azaroaren 10ean (asteartea) ez dute Aranjuezera itzuli beharrik izango; Martuteneko espetxera baizik.
Usurbilen Nahi Ditugu bilgunea: “Azkenean Usurbilera datoz gaur irteera baimenarekin. Azaroaren 10era arteko baimena dute espetxetik kanpo egoteko. Asteartean ez dute Aranjuezera itzuli beharrik izango, Martutenera baizik.
Usurbilgo Ernai: “Olatz eta Patxi Aranjuezeko kartzelatik Martutenekora ekarriko dituztela eta 3. Gradua ezarri dietela adierazi dute gaur. Mezu hau pozgarria da Usurbilgo herriarentzat, baino ez gara geldituko hauek etxean, aske izan arte!”