Udarregi Ikastolak Iparraldeko ikastolek urtero kaleratzen duten Seaskako egutegia ikastolan bertan salgai dagoela jakinarazi du. Izendegi euskalduna dakarren 2021eko egutegia Ikastolako idazkaritzetan dago eskuragarri, 4€tan. Jasoko den dirua Iparraldeko eta Nafarroako ikastolentzat izango da. Egutegi honen helburua, bikoitza da: batetik, dirua lortzea eta bestetik, euskara bultzatzea.
Udarregi Ikastola
“Urte bukaerarekin batera euskaltzaleen etxeetara gerturatzen gara ohikoa bilakatu den Seaskako egutegia eskaintzera. Bide batez gogoratu nahi dizuegu jasoko duen dirua Iparraldeko eta Nafarroako ikastolentzat izango dela. Egutegia ikastolako idazkaritzan aurkituko duzue. Salneurria: 4 €. Aurten gainera oparitxo batekin datoz Iparraldeko ikastolak!!”