Euskaraldiaren 2. edizioa sustatzeko aste honetan Usurbilgo batzordeak mahaia jarriko du herriko hainbat lekuetan

 

Usurbilgo Euskaraldiaren batzordea 2. Euskaraldiaren prestaketa lanetan hilabeteak daramatza. Euskaraldiaren ekimena sustatzeko aste honetan zehar mahaia jarriko dute herriko hainbat lekuetan, inskripzioak bideratu eta txapak jasotzeko. Gogoratu 2. Euskaraldia ekimena azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean burutuko dela Euska Herri osoan.

Aurtengo Euskaraldia ekimena, euskara ahotan gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan hartzea sustatu nahi duen ariketa kolektiboa da. Batetik entitate parte hartzaileak izango ditu; erakunde nahiz lantoki, talde, elkarte edota herri eragileak. Ariguneen edo euskaraz lasai aritzeko guneen bidez parte hartuko dute datorren Euskaraldian. Iraila amaieran itxi zuten haiei zuzenduriko izen ematea. Aurrekoan egin zen moduan, oraingoan ere norbanakoek parte hartuko dute. Izena emateko epea zabalik dago azaroaren 19ra arte.

Izen emate eta txapa banaketa mahaia

Usurbilen Euskaraldia herri batzordeak mahaia jarriko du datozen egunetan herriko gune desberdinetan. Bi helburu izango ditu:

  1. Ekimenean izen emateko aukera egongo da eta era berean, txapa ere aldi berean jaso ahalko da.
  2. Lehen edizioko txapa gordeta duenak hura berrerabil dezake datorren edizioan edo  bestela herri batzordearen mahaian eskatu dezake.

Hitzorduak

Azaroak 5, osteguna

  • 09:00-14:00 Potxoenea.
  • 17:30-18:30 Zubieta.
  • 18:00-19:00 Sutegi ondoan.

Azaroak 6, ostirala

  • 09:00-14:00 Noaua!
  • 18:00-19:00 Aginagako plaza.
  • 19:00-20:00 Santuenea.

Azaroak 7, larunbata

  • 19:00-20:00 Sutegi ondoan.

Azaroak 8, igandea

  • 12:30-13:30 Artzabal.
  • 18:30-19:30 Sutegi ondoan.

Bi “rol” aukeran

  • Belarriprest: Lekua, gaia edo egoeraren arabera erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, ez dut beti euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri uneoro euskaraz hitz egitea nahi dut; eta horixe eskatzen diet modu esplizituan”.
  • Ahobizi: “Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila den arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean”.

Izen emateko beste bideak eta informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.