Koronabirusaren hedapena dela-eta, gaur ez da euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo

Koronabirusaren hedapena dela-eta, eremu gorrian diren herrietako euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzeak bertan behera uztea erabaki du Etxerat-ek. Hori dela-eta, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak Mikel Laboa plazan gaurko (urriak 30) antolatua zuen euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea ez da egingo. Gogoan izan Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga Madrilgo Aranjuezeko espetxean daudela. Ekainaren 23an 11 urte bete dira espetxeratu zituztenetik. Indarrean den espainiar legedia eskutan hartuta, 2018az geroztik kalean behar zuten.

Etxerat Elkartea

COVID-19ak sortutako alarma-egoera dela eta, gaur egun Eusko Jaurlaritzaren kolore-semaforoaren arabera kolore gorriz sailkatutako udalerriei dagokienez, eta hurrengo egunetan sailkapen horretan sardaitezkeenei dagokienez; Etxerat Elkarteak, arduragatik eta pertsonen zaintzari lehentasun handiena ematearren, datorren urriaren 30an, hau da, urriko Azken Ostiraleko egunean aurreikusten diren kontzentrazio eta ekintza publikoak bertan behera uztea gomendatzen du. Azaroan dauden elkarretaratzeen harira, aztertuko dugu aurrerago egoera nola dagoen eta horren berri emango dugu.

Gorriz adierazita ez dauden udalerrietan eta baita Nafarroan ere, programatuta dauden ekimenak, kontzentrazioak eta gainerako mobilizazioak mantenduko ditugu; hori bai, segurtasun-neurri guztiak bermatuz eta maskaraketa eskatutako distantzia fisikoak mantentzeko ahaleginak areagotuz.

Olatz eta Patxiri gutunak idazteko deia

Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak herritarrak animatzen dituzte Olatz eta Patxiri gutunak idaztera: “Egoera hau dela medio, ez dakigu noiz berrartu ahal izango ditugun ohiko elgarretaratzeak. Horregatik, animatzen ditugu herritarrak gutun edo postaltxo bat beraiei bidaltzea. Seguru gure hitzak eta elkartasuna lagungarri izango zaizkiela”.

Helbideak

  • OLATZ LASAGABASTER ANZA Centro Penitenciario MADRID VI – Módulo F2 Carretera N-400, km. 28 28.300 Aranjuez (Madrid).
  • PATXI URANGA SALBIDE Centro Penitenciario MADRID VI – Módulo 1 Carretera N-400, km. 28 28.300 Aranjuez (Madrid).

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.