Semaforoa
- Berdez: 60 kasu baino gutxiago.
- Horiz: 60-299 kasu artean.
- Laranjaz: 300-499 kasu artean.
- Gorriz: 500 kasu baino gehiago.
Buruntzaldea osoa gorriz
Buruntzaldea osoa gorriz dago. Andoain, Astigarraga, Hernani eta Urnieta eremu gorrian ziren pasa den asteotan, eta Lasarte-Oria eta Usurbil eremu laranjan. Asteburuaren ondoren, bi udalerri hauek ere 500 kasuko intzidentzia gainditu eta eremu gorrira pasa dira.
- Andoain: 669,12 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,35. Azken 7 egunetan 45 kasu).
- Astigarraga: 1.100,32 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,58. Azken 7 egunetan 41 kasu).
- Hernani: 944,39 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,91. Azken 7 egunetan 122 kasu).
- Lasarte-Oria: 531,21 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,30. Azken 7 egunetan 56 kasu).
- Urnieta: 2294,02 (duela astebetekoarekin alderatuta: 3,09. Azken 7 egunetan 107 kasu).
- Usurbil: 553,97 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,33. Azken 7 egunetan 23 kasu).
Gipuzkoak alerta maila gorrian segitzen du
Gipuzkoak alerta maila gorrian segitzen du, 739,41eko tasarekin. Gaur emandako datuen arabera, 30 udalerri eremu gorrian daude, 2 laranjan eta 2 maila horian.
Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo Alkatea
Aurreikusten genuen bezala, Usurbil eremu gorri izatera pasatu da, 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago izan ditugulako azken hamalau egunetan. Mezu honen bidez argibideak eman nahi ditut, herriko ostalari, establezimendu eta abarrek udalera deika ari direlako, egoera argitu nahian: epidemiologikoki eremu gorrian izateak ez du esan nahi automatikoki eremu gorriko herriei ezarri zaizkien neurriak indarrean ditugunik. Hori hala izateko, Jaurlaritzak dekretua atera beharko luke neurriok indarrean ditugula adieraziz, eta artean ez dago halakorik. Gainera, orain da biltzekoa Jaurlaritzan LABIa eta arratsaldean bestelako neurri batzuk hartuko dituztela eta bestelako neurri batzuk sartuko direla indarrean espero da, atzo Espainiako Gobernuak onartutako alarma-egoerarekin bat. Esperoan gaude, beraz. Edonola ere, egoera kezkagarria da, aste eta hilabete gogorrak ditugu aurretik, eta, inoiz baino gehiago, arduraz jokatzeko garaiak dira. Horregatik, asteazkenean herriko sektore, eragile eta taldeekin biltzekoak gara, egoeraz egiten dugun hausnarketa konpartitu eta egoerari herri gisa erantzun ahal izateko. Egin ezin daitekeen horretan indarra jarri baino, elkarrekin eta elkarlanean, egin daitekeen horretaz hausnartzeko. Horixe baita, gure ustez, txertorik eraginkorrena, aurrera egiteko. Zaindu, Usurbil!