Sutegi udal liburutegiak antolatutako “Udazkena Liburutegian” zikloa martxan da. Pasa den astean Joseba Larretxe komikilariak Yurre Ugarterekin elkarlanean iaz landutako “Joana Maiz” komiki lanaren inguruan solasteko aukera izan zuten kultur etxeko auditorioan. Aste honetan berriz, Ixabel Agirresarobek bi ipuin kontaketa saio eskainiko ditu eta azaroan, Harkaitz Canok. Ekimen hauetara joateko aurrez izena eman behar da usurbilkultura.eus atarian.
Urriak 27, asteartea
- 18:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa.
- Tokia: Sutegi aretoa.
- Nori zuzendua: 4/5 urtekoei.
- Oharrak:
-Segurtasun berme guztiekin.
-Gonbidapenak, usurbilkultura.eus bidez eskuratu beharko dira; haurrak heldu batek lagunduta etor daitezke.
-Aforoa: 94 lagun.
-Izen emate epea: urriak 25, igandea.
Urriak 29, osteguna
- 18:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa.
- Tokia: Sutegi aretoa.
- Nori zuzendua: 6 urtetik gorakoei.
- Oharrak:
-Segurtasun berme guztiekin.
-Gonbidapenak, usurbilkultura.eus bidez eskuratu beharko dira.
-Aforoa: 94 lagun.
-Izen emate epea: urriak 27, asteartea.
Azaroak 11, asteazkena
- 19:00 Gaztelerazko literatura solasaldia Harkaitz Canorekin. Idazlearen “Enseres de ortopedia inútil” ipuin bilduma.
- Tokia: Sutegiko auditorioa.
- Zehaztasunak: Idazlea bera Sutegin izango da, eta bidelagun edo bitartekari lanak, Ana Merino usurbildarrak egingo ditu. Liburuak eskuragarri daude Liburutegian.
Informazio gehiago
- twitter.com/usurbib
- facebook.com/sutegi05
- instagram.com/Sutegi05
- 943 360 692
- whatsapp: 688 625 477
- biblioteka@usurbil.eus