Urriaren 24an ‘Harria Hitz’ ibilbide gidatua herrian zehar, Xabier Gantzarain eta Ismael Manterola arte adituekin

Urriaren 24an (larunbata), Usurbilgo Udalaren eta Ereiten Kultur Zerbitzuen eskutik, Harria Hitz bisita gidatua egingo da. Harria Hitz  ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu: 60ko hamarkadako kultur-eztanda, tradizioa eta modernitatea, euskara, artea, euskal kultura… izango ditugu hizpide. Goizean bi adituk, Xabier Gantzarainek (arte kritikoa) eta Ismael Manterolak (EHU-ren Arte Ederretako Artearen Historiako irakaslea) bideratuko dute ibilaldea eta arratsaldean, Txokoaldeko Txalaparta Txokoa bisitatu ahalko da.

Izen-ematea

  • Izen ematea aldez aurretik 688 818 017 telefono zenbakian edo info@kultour.pro helbidean.
  • Edukiera: 15 lagunentzat gehienez.
  • Bisitaren prezioa: 5 euro.
  • Informazio gehiago: ereiten.eus

Egitaraua

  • 11:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
  • 11:05 Harria Hitz bisita gidauta herrigunean, Xabier Gantzarainek eta Ismael Manterolak gidatuta.
  • 12:00 Amaiera.
  • 16:00 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita.

Herrian ikus daitezkeen zenbait elementu bisitatuko dira

  • Dema Plaza.
  • Remigio Mendiburu eskultorearen Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Etxebeste kalean.
  • Jose Luis Zumeta margolariaren murala, Mikel Laboa Plazan.
  • Juan Jose Aranguren eskultorearen “Ikimilikiliklik” eskultura, Mikel Laboa Plazan.
  • Jose Luis Elexpe “Pelex” margolari eta eskultorearen gitarra formako burdinazko plaka, Mikel Laboa Plazan.
  • Alejandro Tapia margolariaren murala, Zubiaurrenea kalean.
  • Karlos Zabala “Arrastalu” margolari eta eskultorearen zeramikazko irudiak, Askatasuna Plazan.
  • Gotzon Huegun eskultorearen Sagardoaren monumentua, Eguzkitzaldeko plazan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.